Zabalik da aurtengo deialdia EIZIEk antolatzen duen Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen-lehiaketan. Lau liburu hautatu dira, eta jatorrizkoen laginak jarri ditu antolakuntzak lehiatzailearen eskura. Kate Chopin, Maryse Condé, Edna O’Brien eta Tayeb Salih dira hautaturiko autoreak. Iazko deialdiarekin itzulitako lanak izan ziren Ngugi wa Thiongoren, Gerra garaiko ametsak Olatz Pratek euskaratua, eta Ingeborg Bachmann-en Aldibereko Idoia Santamaríaren eskutik.
Honako lau obra hauek dira aurtengo itzulgaiak, eta bakoitza itzultzeagatik aurreikusitako ordainsaria:
Laginak aurkezteko epea: irekiera, ekainaren 15etik EIZIEREN bulegoan, eta itxiera, ekainak 26.
Liburuak itzultzeko epea orri kopuruaren araberakoa izango da, esleipena jakinarazten denetik hasita: 125 orri - 6 hilabete. Proportzio horren arabera kalkulatuko dira epeak.
Webgunean informazio guztia.
Erantzun
Sartu