AHTa egiteko lanak aurrera doaz Atxondon. Orain astebete, esaterako, maisuen etxea eraitsi zuten lanen barruan. "Gure oroitzapenak batzen zituen etxe bat botatzen ari dira. Zertarako? Herri honetan nahi ez dugun munstro bat egiteko", salatu dute plataformako kideek. Horren aurrean manifestazio bat egitea erabaki dute: maiatzaren 24ko domekan, 12:30ean, hasiko da, Apatako plazan.
Atxondon manifestazioa egingo dute maiatzaren 24an AHTrik ez dutela nahi aldarrikatzeko. anboto.org/atxondo/158973… pic.twitter.com/bpbQaDDnoW
Erantzun
Sartu