Teknologia albisteak

Seroprebalentzia testen ondorio ilunak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2020-05-14 : 09:58

Espainiako osasun agintariek datu garrantzitsuak eman zituzten atzo, seroprebalentzia testenak. Espainiako biztanlerian kriterio estatistiko hutsekin hautatu zituzten milaka lagun, eta azken asteetan testak egin dizkiete, ez bakarrik sintomak zeuzkatenei. Ondorioa, koronabirusa uste baino gutxiago zabaldu da gizartean. Hego Euskal Herrian biztanleen %4,4k dituzte antigorputzak, ustez COVID-19 gaitza gainditu dutelako, 127.000 lagun inguruk. Datuak ondorio ilunak dakartza: ia 2.000 lagun hil dira Hego Euskal Herrian; horrek esan nahi du gaitzaren hilkortasun tasa %1.5 ingurukoa dela. Eta bestetik, 2.8 milioi lagun edo, Hego Euskal Herriko biztanleen %95, kutsatu eta kutsatzaile izateko arriskuan gaudela oraindiik.

Hego Euskal Herriko datu hauek 4.567 laguneko lagin batekin egin dituzte, baina oraindik osatzeko dago ikerketa, beste 2.500 pertsona deituko dituzte testak egiteko (boluntarioak dira).

Probintziaka, honako datuak eman dituzte (portzentaia laginean / estrapolazioa biztanlego osora):

  • Araba: %7,2 / 23.800 lagun.
  • Nafarroa: %5,8  / 38.000 lagun.
  • Bizkaia: %3,8  / 44.900 lagun.
  • Gipuzkoa: %2,8 / 20.200 lagun

PCR testen bidez aztertutako kasuak baino 5 bider gehiafo da hori.

Espainiako Carlos III.a ikertegiak egin du azterketa, eta txosten osoa argitaratu du sarean. Goragoko irudian, datu hauetarik ateratzen den hilkortasun tasa erkidego bakoitzeko (iturria, El Diario.es)

Ikusten den bezala, Madril eta Gaztelako probintzia batzuetan jo du larrien gaitzak. Hori agerian uzten zuen Carlos III. institutuaren beste datu batek ere lehendik: benetako heriotzen estatistikak, Covid diagnostikorik izan ala ez. Sustatun komentatu genuen datu hori duela hilabete (Momo indikadorea), eta eguneratzen jarraitzen du.

Bestalde, seroprebalentzia datuen irakurketa bat egin du Hego Euskal Herrirako Berriak.

Erantzun

Sartu