Rubem Fonseca ( Juiz de Fora, Minas Gerais, 1925eko maiatzaren 11 - Río de Janeiro, 2020ko apirilaren 15a) brasildar kronikaria eta eleberrigilea izan zen. Brasilgo hiri- neorrealismoaren idazle nagusietako bat izan zen. Zuzenbide-ikasketak egin zituen Rio de Janeiroko Unibertsitatean (1948), eta administrazio-ikasketak, New York eta Bostongoetan.
Nekrologika literarioarekin jarraituz, Rubem Fonsecak utzi gaitu berriki. eu.wikipedia.org/wiki/Rubem_Fon… . Ez oso aspaldi haren 'A grande arte' itzultzeko eskaintza egin zioten igelari. Ea orain (H)ilbeltzakoak edo beste norbait animatzen den, omenaldi postumo
@XOlarra @InigoRoque Ez nuen ezagutzen. Bere obra bat gomendatzekotan, zein?
@uiturriaga @XOlarra @InigoRoque #Kobratzailea euskaratu zuen aurrekoan @inhigoaranbarri-k Fonseca hil zela jakitean ekin zion, eta gau eta egun hor ibili zen jo ta ke. ekarriak.armiarma.eus/?i=1460 pic.twitter.com/kzmPuxKmtY
@uiturriaga @XOlarra Nik uste "Bufo & Spallanzani" duela lanik biribilena. Irakurri zer dioen Sarrik "Airea ez da debalde" gaukarian Sarriz (113-116): "Fonsecak ez zuen literatura ona egin nahi [...] Euskaraz, [...] ez dira gauzak Fonsecaren partera
@InigoRoque @XOlarra Estimatua Iñigo. "Airea ez da debalde" irakurria baina nori buruz ari zen jakin ez...
@uiturriaga @XOlarra Erreferentzia-olde horretan ez da harritzekoa, gero!
@InigoRoque @uiturriaga Tsundokuen zerrendako hurrena jarriko dut "Bufo & Co." hori. Oraingoz A grande arte berrirakurtzera noa, Kubako edizio merke batean, uste baitut lehengo irakurraldi hartan ez nuela behar bezalako arreta jarri.
@uiturriaga @XOlarra @InigoRoque Txalapartan Rubem Fonsecaren bi eleberri hauek argitaratu ditugu, biak oso gomendagarriak. txalaparta.eus/eu/berriak/rub…
@txalapartatik @uiturriaga @InigoRoque Pozten naiz ikusita euskal argitaletxeren batek kasu egin diola Fonsecari. Dena dela, Txalapartan gaztelaniazko bertsioa dagoenez gero, nire edizio kubatarrarekin jarraituko dut, Txalapartakoaren itzultzailea nor den
Erantzun
Sartu