Prostitutak guztiz ikusezin bihurtu dira, koronabirusak eragindako larrialdiaren ondorioz. Kaleetan geratzen ziren apurrak desagertu dira espaloietatik, klubak itxita daude, eta mugikortasuna murrizteak jarduteko ia aukerarik gabe utzi ditu etxeetan aritzen direnak ere. Diru sarrerarik gabe daramate hilabete eta erdi, baina zail dute laguntzak eskatzea, eta horrek ataka estuan jarri du aurrez ere oso zaurgarria zen kolektiboa.
Lehendik gaizki, orain gaizkiago: prostitutak nola dauden kutsaldi honetan. @MAsensioLozano @berria-n. berria.eus/paperekoa/1901…
Erantzun
Sartu