Maiatzak 1aren bezperan Euskal Herriko kaleak koloreztatzeko deia luzatu zuen gazte talde batek. Gaur margoketak azaldu dira Arabako hainbat tokitan, "krisia kapitalak ordaindu dezala" aldarrikatuz. "Gazteok lehen lerrora", hori izan da Arabako hainbat hormetan gaur goizean irakur zitekeen mezua. Herritar talde batek zabaldutako mezuarekin bat egin eta Euskal Herriko kaleak pintaketekin esantu dira gaur, Langileon Nazioarteko Egunean.
✊ Aldarriz jantzi dira Arabako paretak Langileon Nazioarteko Egunean halabedi.eus/es/aldarriz-ja…
Erantzun
Sartu