Izaten da egunkarietan lankide bat biharamuneko periodikoa inork baino lehen ikusten duena: argazkiak beren lekuan ote dauden, orriburuko zenbakia eta eguna zuzen ote dauden, artikulua osorik ote dagoen, amaierako puntua jarria ote dagoen. Zierreko lana. Bukaerako puntua jarri zuen atzo BERRIAko lankide Lurdes Huizik (Goizueta, Nafarroa, 1958).
Jaio, ekinez eta barre txikiz bizi, hil #AgurLurdes berria.eus/paperekoa/1881…
Kirola sailean nintzela ezagutu nuen. Baina azala entregatu ondorengo tertuliekin geratzen naiz. Behin baino gehiagotan hitz egin genuen Goizuetaz, Urbiolaz, jotez eta familiaz. Besarkada bat @berria-ko lankideei eta Lurdesen hurkoei. berria.eus/paperekoa/1881…
Erredakzioko lanak iluntzean berandu bukatu, begiak altxatu, eta Lurdes, hantxe: bere mahaian. Zure ulerberatasunarengatik, pazientziarengatik eta solasaren abaroarengatik, mila esker! berria.eus/paperekoa/1881…
Egun tristea @berriaren familian. Lurdes Huizi lankidea joan zaigu berria.eus/paperekoa/1881…
Erantzun
Sartu