Teknologia albisteak
11

Eusko Jaurlaritzak atzera egin eta azokak baimenduko ditu

Erabiltzailearen aurpegia
2020-04-11 : 14:59

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gaur eguerdian jakinarazi duenez, Jaurlaritzak atzera egingo du eta tokian tokiko azokak baimenduko ditu. Koronabirusari buruzko eguneroko agerraldian egin du iragarpena. Aste honetan erabaki zuen Jaurlaritzak azokak debekatzea, jendearen joan-etorriak eta pilaketak saihesteko argudioarekin, baina neurri horrek kontrako erreakzio ugari jaso ditu azken orduetan, eta azkenean debekua altxatuko du.

Guztia irakurri (berria.eus) »»

Txioak (11)

Erantzun

Sartu