Aste honetan jakin berri dugu Eusko jaurlaritzak Larke 360 enpresari Azkoitian hondakin ez arriskutsuak balorizatzeko planta bat irekitzeko baimena eman berri diola. Udaleko oposizioko taldeek arriduraz hartu dute berria, udalak ez baitie zer esan eta EAEko Aldizkari Ofizialaren bitartez jakin baitute. Zaldibarkoaren ondoren, transparentzia eza nagusitzen da oraindik ere EAJren hondakinen kudeaketa politikan.
Azkoitian beste zabortegi bat irekitzeko baimena eman da, sekretismo osoz ela.eus/eu/ingurumena/… pic.twitter.com/75YS4mFqTl
Zaldibarren gertatutakoa oraindik argitu gabe eta bi langilek hondakinen azpian jarraitzen duten bitartean, hondakin arriskutsuentzat tokia duen beste zabortegi bat irekitzekotan dira Azkoitin @ZaldibarArgitu @ErrausAurkMugi
Gizarteak hondakinen gaiaren inguruan arreta piztuta duela jakinik eta gai honetan izan duten kudeaketa salagarria ezagun izanik, prozesu osoa isilpean eraman dute
@Azkoitikoudala-k garbigune bezala saldu nahi du, baina dagoen informazio urriaren arabera, edozer jaso dezakeen zabortegi bezala bukatu dezake. Zaldibarren gertatu zen bezala @azkoitikohitza
Zaldibarkoaren ondoren, transparentzia eza nagusitzen da oraindik ere @eajpnv-ren hondakinen kudeaketa politikan
Erantzun
Sartu