2014ko abenduan, "Ekinean" atala sortu zuen Elhuyar aldizkariak, emakume ikertzaile gazteen bizipenak jasotzeko helburuarekin. Orain, ikuspegi barneratzailean sakontzeko asmoz, atala beste batzuei ere zabaltzea erabaki du aldizkariak. Hala, tartean behin, emakume izan gabe ere, bazterrean dagoen ikertzaileren bat agertuko da "Ekinean" atalean. Gaur argitaratu da lehena: Oier Lakuntza, Wolfram sindromea duena, itsu eta gorra izanik, Kimika Teoriko eta Konputazionaleko doktorea.
Hasierako zioa zera zen, zientzia-sistemak askotan ezkutatu egiten ditu emakumezkoen ekarpenak, eta bazterrera bultzatzen ditu. Horren aurrean, Elhuyar aldizkariak, EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzarekin, erdigunera ekarri izan ditu haien ahotsak.
Orain, eraldaketa honekinm ikuspegi barneratzailean sakontzeko, Oier Lakuntza gonbidatu du Elhuyar aldizkariak atal honetara. Oier Lakuntza Irigoien da elkarrizketatua. 6 urterekin, Wolfram sindromea neuroendekapenezko gaixotasun arraroa diagnostikatu zioten. Kimikako lizentziatura bukatuta, ordurako itsu eta gorra izanik, Kimika Teoriko eta Konputazionaleko doktoretza egin zuen EHUn. Gero, bi urteko egonaldia osatu zuen Kimikako Ikerketetarako Institutu Katalanean (ICIQ), eta gaur egun, CIC Energiguneko ikerlaria da. Bere ibilbidean aurkitutako oztopoak nola gainditu dituen kontatu ditu elkarrizketan.
Elkarrizketa osoa, hemen: “Jakin-mina izan nuen kimika ikasteko akuilua”
Erantzun
Sartu