Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta GHK-ko presidenteak bilera bat egin du goizean Gipuzkoako mankomunitateetako ordezkariekin. Horren ostean, partzuergo horrek jakinarazi du mankomunitateekin adostu dutela «etxe jatorriko hondakinez gain merkataritza edo industria jatorrikoak» ere GHKren azpiegitura sarera bideratzeko aukerak aztertzea.
[AZKEN ORDUKOA] Industria jatorriko hondakinak Zubietako erraustegira bidaltzeko aukera aztertu nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak. @petxarroman berria.eus/albisteak/1777…
[AZKEN ORDUKOA]: GHK-k Zubietako erraustegira eraman nahi ditu hondakin industrialak. berria.eus/albisteak/1777… @berria
@petxarroman @berria Noren eskuetan gaude?
@petxarroman @berria Lehen beldurgarria bazen, are beldurgarriagoa da orain. Ingurumen Baimen Bateratuan salbuespentzat jasota dagoena, arau bihurtu nahi dute praktikan. Eta, beti bezala, inpunitate osoz arituko dira. Erraiak sutan!
Erraustegia gain dimentsionatuta zegoen. Denok genekien, PNV ta PSEk behin eta berriz ukatu arren. Industriaren hondakinak erretzeko behar dituzte. Diru publikoa etekin pribaturako desbideratuko da. Denborak bakoitza bere lekuan jartzen du. berria.eus/albisteak/1777…
GHK-k Zubietako erraustegira eraman nahi ditu industria hondakinak berria.eus/albisteak/1777… via @berria
Festa ez dadila bukatu! Egurra!! berria.eus/albisteak/1777…
Erantzun
Sartu