[Diapoak] Greba Orokorraren balioa slideshare.net/mrafundazioa/g… #U30GrebaOrokorra
Greba orokorra ongi ateratzeko milaka asanblada egiten ditugu, jendea konbentzitu, argudiatu, bozketak irabazi... Ideologizazio ariketa bikaina da #U30GrebaOrokorra
Greba arlo politikoaren lehentasuna baieztatzea da. Lau urtetarako arduradun politikoei guztiontzako ona kudeatzeko ematen diegun ordezkaritza egun batez etetea da #U30GrebaOrokorra
Greba guztiontzako onaren inguruko kontuetan daukagun ardura zuzena hartzea da #U30GrebaOrokorra
Greba politikaren pribatizazioaren eta espezializazioaren kontrako borroka da. Jende xeheak, langile klaseak, ezjakinek politikari esaten diote "hemendik ez", "aski da!" #U30GrebaOrokorra
Greba ez da programa bat. Greba ez da utopia bat. Greba beste mundu posible baten posibilitatearen agerpena da eta epe luzera begira dago #U30GrebaOrokorra
Grebak identitate kolektibo bat osatzen joatea ahalbidetzen du. Ez da ultimatum edo bukaerako traka bat, baizik eta “gu” bat osatzen joatea: emaitzak borrokatik datozela sinesten dugunon “gua” #U30GrebaOrokorra
Hori hala izanda, guk ez dugu grebaren azterketa “enpresariala” egiten, kostu-etekinena alegia. Jakina, greba egiteak kostua dauka… #U30GrebaOrokorra
Baina gure kalkuluen arabera garestiena zera da: geroz eta jende gehiago pobretuta eta prekarizatuta ibiltzea; hori guztiontzako kalte segurua baita, etorkizunera begira #U30GrebaOrokorra
Denontzako lekua daukan gizarte bat aldarrikatzen dugu. Greba orokorra egiten dugunok ez diogu gure buruari bakarrik begiratzen; are gutxiago gure poltsikoari #U30GrebaOrokorra
Greba orokorrarekin beste askoren borrokei sostengua ematen diegu. Mezu ahaltsua dakar: “egunero borrokatzen zareten horiek gure herriaren onena zarete” #U30GrebaOrokorra
Grebak estatu teknokratikoaren eta gizarte zibilaren arteko banaketa apurtzen du, eta esparru instituzionalean gertatzen diren borroka partidarioen antzutasuna azalaratzen du, politika neoliberal berberak aplikatzen baitira gobernuan dagoena dagoela #U30GrebaOrokorra
Zentzu horretan greba orokorra salaketa ariketa bat da #U30GrebaOrokorra
Duela urte batzuk, lehendakari batek enpresaburuen ordezkaritza handi baten aurrean esan zuen: "Zuek herrialde honetako BPGaren%90a zarete" #U30GrebaOrokorra
Urtarrilaren 30ean, ehunka mila langilek beren gobernariei eta enplegatzaileei gogoraraziko diete guk egiten dugula mundua; guk garbitu, irakatsi, zaindu, sendatu, zerbitzatu, ekoiztu, eraldatu, eraiki, saldu, banatu, garraiatu… #U30GrebaOrokorra
Gogoratuko dute ez dagoela gure lana ez den beste aberastasun-iturririk, eta lana soberan dagoelako guztiontzat enplegu, pentsio eta zerbitzu eta prestazio duinak egon behar dira #U30GrebaOrokorra
Askotan begibistakoena ahazten zaizkigulako, ona da oinarrizko hainbat gauza gogora ekartzea slideshare.net/mobile/mrafund… #U30GrebaOrokorra
@uonederra @jonbernat @zergalari @txerren @jonathanmartinz @EskubideenKarta @HORDAGO_ElSalto @FVientosur Greba Orokorrek izugarrizko balioa daukate, eta #U30GrebaOrokorra-k ere bai. Lan egin dezagun gogoz eta kemenez ahalik eta arrakastatsuena izan dadin!slideshare.net/mrafundazioa/g…
2020ko urtarrilaren 30ean Hego Euskal Herrian deituta dagoen Greba Orokorra dela eta, #U30GrebaOrokorra-k duen balioaz hausnartzen duen diapositiba sorta hau prestatu dugu. ????Irakurrislideshare.net/mrafundazioa/g…iEhZMi GORA langileon borroka‼️
Amaitzeko, @LakuntzaMitxel-ek greba orokorrak duen balioaz hitz egin du #U30GrebaOrokorra slideshare.net/mobile/mrafund…
Erantzun
Sartu