250 egun luze Martutenen preso eman ondoren gaur atera da azkenik Amaia Agirregabiria Martuteneko espetxetik. 10:30ak pasatxo ziren kartzelako burdin sareak zeharkatu dituenean. Zain zituen kanpoan etxekoak eta lagunak, baita harekin batera zigortutako Iker Rokandio ere. Honez gero biak daude, beraz, hirugarren graduan, eta hala jarraituko dute bi urte eta erdiko kartzela zigorra bete artean, kartzelara lotarako itzuliz, eta Gipuzkoatik ezin irten.
Gaur, 20:00etan, harrera Antxoko Gure Zumardian: oarsoaldea.hitza.eus/2018/06/15/ama… #Pasaia pic.twitter.com/zy9vvUKyej
Erantzun
Sartu