Teknologia albisteak

Berners-Leek irabazi du aurtengo Turing Saria (konputazioaren Nobela)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2017-04-06 : 15:03

Turing Saria da, nolabait esateko, konputazioaren Nobel saritzat hartzen dena. 2016ko irabazlea jakinarazi berri dute, eta Tim Berners-Lee da sariduna. Gaur egun Cambridgeko MIT (Massachusetts Institute of Technology) unibertsitateko ikerlari, "Internetaren asmatzaile" gisa ezagutzen dugu, World Wide Web-aren sortzaile. Sariarekin batera milioi bat dolar ere jasoko ditu Googleren eskutik. 

Sir Timothy “Tim” John Berners-Lee (61) Londresen jaio zen 1955ean. 1976. urtean Oxford Unibertsitateko Queen’s College-n Fisikan lizentziatu zen eta Web-aren sortzailea dela kontsideratzen da. Berners-Leek eta bere lankideek, HTML lengoaia (HyperText Markup Language) edo hipertestuko etiketen lengoaia; HTTP protokoloa (HyperText Transfer Protocol); eta URL web-ean objektuen aurkitze sistema (Universal Resource Locator) sortu zituzten. 

Lehenago ere sari eta aipamen asko jasotakoa da ikerlari britainiarra, hala nola XX. gizaldiko 100 pertsonarik garrantzitsuenen artean dago zerrendatua eta Sir titulua ere jaso zuen duela urte batzuk. Oraingoan Turing Saria da eskuratu duena. 

Berners-Lee 1989an hasi zen web proiektuetan lanean eta 1991an sortu zuen munduko lehenengo webgunea izango zena: info.cern.ch. Interneta edo sarea teknikoki diseinatzeaz gain, bere egitura, filosofia eta funtzionamendua ezartzeko orduan ere, gakoa izan zen bere ekarpena. 

Ondoren, Wikipediatik hartutako lerro batzuk, Tim Berners-Leeren ibilbide profesionalaz.

Tim Berners-Leeren ibilbide profesionala

Berners-Lee CERNen egin zuen lan 1980ko ekainetik abendura arte. Denbora tarte horretan zehar, hipertestuan oinarritutako proiektu bat egin zuen ikerlarien artean informazioa trukatu eta gaurkotzeko. ENQUIRE izaneko programa bat ere sortu zuen, argitara eraman ez zuena.

1980an CERN utzi ondoren, John Poole Image Computer Systems Ltd. Enpresara joan zen lan egitera, baina berriz ere CERNera itzuli zen 1984an.

1989. urtean CERN Europako Internet nodorik handiena zen eta Berners-Leek Internet eta hipertestua (HTTP eta HTML) elkartzeko aukera paregabea ikusi zuen, ondoren elkartze horretatik World Wide Web sortuko zena. 1989ko martxoan webaren lehen proposamena garatu zuen, baina ez zuen arrakasta handirik lortu eta, horregatik, 1990ean, Robert Cailliauren laguntzaz, errebisio bat egin zuten Mike Sendall gerenteak onartu zuena. Enquire sistaman erabilitako antzerako ideiak erabili zituen World Wide Web-a sortzeko. Horretarako lehen nabigatzailea (WorldWibeWeb izenekoa, NEXTSTEPen bidez garatua) eta lehen Web zerbitzaria sortu zuen, httpd izena izan zuean (HyperText Transfer Protocol daemon).

Lehenengo Web zerbitzaria CERNen kokatuta zegoen eta bidean 1991ko abuztuaren 6an jarri zen. Honek azalpen bat ekarri zuen, World Wide Web zer zenari buruz, nabigatzaile bat nola lortu zitekeen eta Web zerbitzari bat ezartzearen metodoari buruz. Hau ere munduko lehen Web direktorioa izan zen, Berners-Leek beste web-guneen zerrenda eramaten baitzuen, bereaz gain. Zerbitzari edo bezeroaren softwarea CERNek dohain liberatu baitzuten, garai horretan Interneten bihotza. Bere hedakuntza modu azkarrean eman zen. 1992tik 1995ko urrira munduan zegoen Web zerbitzari kopurua hogeita seitik berrehunera izan zen, Interneten zabaltze-prozesuaren abiadura islatzen duen datua.

1994an Konputazio eta Inteligentzia Artifizialezko Zientzien Laborategian sartu zen, Massachusetts Institute of Technologyra. AEBra lekualdatu zen eta W3C jarri zuen martxan, gaur egun zuzentzen duena. W3C Web teknologien estandarizazioko organismo internazional bat da, Massachusettseko Teknologia Institutuak, Frantziako ERCIM eta Japoniako Keio Unibertsitatea era berean zuzentzen dutelarik. Organismo honek bere estandar guztiek libreak izatea erabaki zuen, hau da, mundu guztiak erabili zezakeen zerbaita, non horretarako inongo kosturik ordaindu ez den behar. Horrek, gaur egun Webak duen garrantziaren arrazoi bat izan liteke.

1999an argitaratutako bere Tejiendo la red liburuan, Tim Berners-Leek Web teknologia librea eta dohainezkoa zergatik den adierazten du. Era berean, Webaren sortzaile eta babeslea kontsideratzen da.

 

..........

Argazkia: Wikipedia

Erantzun

Sartu