Teknologia albisteak
33

Gazte Gara Gazte: gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua

Erabiltzailearen aurpegia
2016-03-10 : 16:54

Badihardugu Elkarteak urteak daramatza adineko lekukoen bizipenak jaso eta www.ahotsak.eus webgunearen bidez hedatzen. Orain, gazteek ere badute euren lekua. Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua jarri dugu abian: Gazte Gara Gazte. Euskal Herri osoko gazteak elkarrizketatu ditugu, euren aisialdiaren berri jasotzeko. Euren testigantzak eta gaika sortutako hainbat ikus-entzunezko aurki daitezke webgunean. Lagunarteko hizkeraren hitz eta esamoldeekin osatutako gazte hiztegia ere martxan da. Horretarako, Euskal Herri osoko gazteen hizkera jasotzeari ekin genion 2014an, batez ere bi gai lantzeko: aisialdia eta hizkuntza. Nola bizi dute aisialdia gazteenek? Nola aldatu dira ohiturak azken urteotan? Zer zaletasun dituzte? Eta euren aisialdian zer leku dauka euskarak? Nola uztartzen dituzte euskara eta erdarak? Bi urte hauetan 80 hiztunetik gora elkarrizketatu ditugu. Gazteak gehienak, baina baita gazteekin lanean dihardutenak ere. Ezezagunak gehienak, baina baita ezagunagoak ere. Euskal Herriko 7 lurraldeetako lekukoen hitza jaso dugu.

Guztia irakurri (ahotsak.eus) »»

Txioak (33)

Erantzun

Sartu