Aurtengo Maiatzaren Lehena, euskal langilegoaren eguna, oso testuinguru larrian iritsi zaigu. Duela egun gutxi ezagutu izan dugu, Hego Euskal Herrian 237.000 herritar daudela lanik gabe . Hortaz, beste horrenbeste arrazoi biharko egunez gure herrietako kaleak betetzeko. Azken hilabeteotan Euskal Herria kalera irten da, Madrildik herri honi inposatu zaizkion neurri politiko, ekonomiko eta sozialei aurre egiteko. Zer esanik ez, Nafarroan jendarte mobilizazioak sekulako indarra hartu duela, UPNk eta PSNk zerbitzu publikoetan ezarri zituzten murrizketa politiken aurrean protesta egiteko eta azken garaiotan ustelkeria kiratsa lau haizetara zabaldu den honetan.
SORTU Maiatzaren Lehenaren aurrean: fb.me/1DJhPIsh4
Gora Euskal Herria sozialista! sortu.net/eu/albisteak/s… #maiatzak1
Munduko langileria, batu gaitezen! Ez daukagu galtzeko ezer, lotzen gaituzten kateak izan ezik sortu.net/eu/albisteak/s… pic.twitter.com/cXZqffyP99
M1: Gora Euskal Herria Sozialista! bit.ly/13KkAFO
Erantzun
Sartu