Iaz bezala Bertsolantegian bertsogintzari dagozkion esparruak landu eta gozatuko dira. Aukera anitza da, egungo bertsogintzaren nondik norakoak aztertzeko. Uztailaren 1etik 3ra burutuko da Eibarko Markeskoa Jauretxean. Anima zaitez! Izena emateko epea orindik zabalik dago.
Bertsozale Elkarteak UEUrekin elkarlanean antolatzen duen bertsolaritzaren inguruko ikastaroa da Bertsolantegia.
Joan den urtean jarrritako helburuei jarraituz, belaunaldi arteko harremanak eta gogoetak bultzatzeko helburua du ikastaro honek. Bertsolaritza eta bertsogintza bere horretan bakarrik landu gabe, bertsoa eta beste arte diziplinen arteko erlazioak bultzatu eta sendotzeko foroa landu nahi da bertan.
Aurreko urteko ildoari jarraituz, bertsolaritza hiru ikuspegi desberdinetatik landuko da:
Zeharka begira: Zer ikas dezake bertsolaritzak antzerkitik? Antzerkiak badu zer erakutsia, bertsolaritzak badu zer ikasia.
Barrutik begira: Dezimak badu lekurik bertsolaritzan? Galdera horri erantzuten saiatuko gara. Bertsolaritza mundura begira jarri den honetan beste inprobisazio-esperientziatik elikatzen hasi da. Mugarik badago?
Kanpotik begira: Kultur transmisioa: tradiziotik modernitatera. Nola egokitzen da kultura tradizionalank gizarte modernoaren eskarietara? Zer da ezinbestean mantendu beharrekoa?
Noiz: uztailak 1, 2 eta 3.
Non: Eibar. Markeskoa jauretxea. Otaola hiribidea, 1
Matrikula egiteko bidea: Ikastaroan parte hartzeko deitu UEUra: 943 821426
Matrikula prezioa: 146 hiru egunak, UEUko bazkideak 73
Diru-laguntzak:
- Bizkaitarrak: matrikula eta joan-etorria doan
- Donostiarrak: matrikula doan
- Hainbat udalek beren herritarrei diru-laguntzak ematen dizkiete, ikusi zerrenda www.ueu.org wen gunean eta galdetu zuen udaletan.
Ziurtagiriak eta kredituak: %80ko asistentzia ziurtatu behar da parte-hartze ziurtagiria
lortzeko.
Kredituak: UPV/EHUren aukera libreko kreditu-sisteman onartuta. MU eta NUPren eskaeraren arabera lortzen dira.
Lotan gelditzeko aukera: Aldez aurretik eman beharko da izena. Interesa izan ezkero bidali
mezu bat a.mariskal@bertsozale.com helbidera.
EGITARAUA
2008-07-01 asteartea
Bertsolaritza eta antzerkia
Goizeko ordutegia: 9:00-13:30
9:30/9:40 Lan egunaren aurkezpena: Itsaso Paia
9:40 /11:00 Hitzaldi nagusia: Antzerkigintza bertsolaritzan
Hizlaria: Aizpea Goenaga
11:00/11:30 Atsedena
11:30/13:30 Mahai-ingurua: Zenbat eman behar dio antzerkiak bertsolaritzari?
Hizlariak: Aizpea Goenaga, Gorka Toloxa
Gidaria: Itsaso Paia
13:30/17:00: Bazkaria eta atsedena
Arratsaldeko ordutegia: 17:00-19:00
17:00/19:00 Tailer praktikoa: Antzekigintzan
Irakaslea: Aizpea Goenaga
Ilunabarreko ekitaldia
Bertso trama eta gehiago
20:30 Eibarko Koliseoa
Bertsolariak: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia eta Maialen Lujanbio
Tramagilea: Josu Goikoetxea
Trama batean oinarritutako bertso saio berezia da, egoera ezberdinetan kokatuko ditu tramagileak bertsolariak. Bertsolari bakoitza pertsonaia bat izango delarik emanaldi osoan zehar. Bere hasiera, muina eta bukaera izango duen saio berezia.
2007-07-02 asteazkena
Dezimak bertsolaritzan
Hitzaldi nagusi batetik abiatuta, gaiaren inguruko eztabaida irekia bideratuko da. Arratsaldean alde praktikoa landuko da.
Goizeko ordutegia: 9:00-13:30
9:30/9:40 Lan egunaren aurkezpena. Martin Aramendi
9:40 /11:00 Hitzaldi nagusia: Dezimak: zer dira? Nola egokitu bertsotara?
Dezimen inguruko sarrera teorikoa.
Hizlaria: Jon Martin
11:00/11:30 Atsedena
11:30 /13:30 Mahai-ingurua: Dezima erabili daiteke txapelketan?
Hizlariak: Jon Martin, Mikel Aizpurua, Jexux Mari Irazu
Gidaria: Martin Aramendi
13:30/17:00: Bazkaria eta atsedena
Arratsaldeko ordutegia: 17:00-19:00
17:00/19:00 Tailer praktikoa: Dezimagintza
Irakaslea: Xabi Paya
Ilunabarreko ekitaldia 20:30
Bertso-saio esperimentala: Dezima
20:30 Eibarko Koliseoan
Bertsolariak: Andoni Egaña, Jon Martin eta Fredi Paia
Gidaria: Xabi Paya
Dezima ez da gure bertsolaritzan erabiltzen den neurri mota, baina munduko beste inprobisadoreek erabiltzen duten neurri eta doinu berezi honekin ausartuko dira bertsolariak. Proban jarriko ditugu eta ea zer moduz moldatzen diren
2007-07-03 osteguna
Kontsezioak modernitatera bidean?
Gaia egoera desberdinetatik aztertutako bi adituen hitzaldien ondoren, eztabaia irekia bideratuko da.
Goizeko ordutegia: 9:00-13:30
9:30/9:40 Lan egunaren aurkezpena: Iñaki Apalategi
9:40/11:30 Hitzaldiak:
Trikitixa atzo eta gaur. Mikel Markez
Dantza atzo eta gaur. Jon Maya
Bertsoa atzo eta gaur. Igor Elortza
11:30/12:00 Atsedena
12:00/14:00 Mahai-ingurua:Tradizioa atzo eta gaur
Hizlariak: Mikel Markez, Igor Elortza eta Jon Maya
Gidaria: Iñaki Apalategi
Arratsaldeko ordutegia: 15:30-18:00
Bertso bazkaria
Lekua: Artola jatetxea
Bertsolariak: Sustrai Colina, Amets Arzallus
Gai-jartzailea: Unai Elizasu
Egunean zehar landuko den tradiziotik modernitaterako bidea aitzakia gisara hartuta bideratuko da bertso-bazkaria. Tradizioan oinarritutako gai mota eta kantakeratik hasi, eta gaur egungo (eta etorkizuneko) gai eta kantaera izango dira ikus eta entzungai.
Erantzun
Sartu