Bilbon ez dela euskararik entzuten? galdetu da bazterrotan. Itauna baino gehiago arrangura eragiten duen galdera izan daiteke, baieztapen bat ezezka... Ez dakit nik, baina kezka eragin duelakoan nago. Tira, kanpaina bat izan da....
Baina
Bilbo Hiria Irratian
euskaraz dihardugu 50 lagunek edo -esatari, teknikari, irratsaioetako
kide, aditu, kolaboratzaile-, gure hirian ditugun 55.000 euskaldunen
belarrietara heltzeko xedez. Eta orain, Bilboko euskaldunak ez ezik,
ostantzekoek ere entzun dezakete Bilbo Hiria irratiko edozein programa,
irratiaren berri eduki, elkarrizketak berriz entzun edota irratiaren
eguneroko martxan parte hartu; blogean idatziz, erantzunak emanez edo
galdera berriak planteatuz.
Irratigintza berria |
Irratia 2.0
Eta hori du
bilbohiria.com gune
berriak:
irratia sortzeko modu berria markatuko du,
irratigintza euskaldunean eredu bilakatuko da. Irrati txikia da
Bilbokoa, baina eremu handia hartzen du bere antenak. Hiria eta
inguruko eskualdeak hartzen ditu FMko 96.0ak. Eta orain, Internetetik
hedatu egin da emankizunen estaldura, kobertura....
Interneten egotea baino, Interneten lan egitea izango du ezaugarri gune
honek, irratiak. Interneteko logikan, entzuleen partehartzea bultzatuz,
kanpoan, eremuz kanpo daudenak erakarriz, ordutegiaren logikatik at,
irratigintza garaikidean urrats handia eman berri du Bilbo Hiriak. Eta
adibide hau ez da soilik beste webgune euskaldun bat, ez, gehiago da,
irratia egiteko modu berria da duda barik.
irratia.com auzolanean
Eta gu, Jabi Zabala eta biok, oso pozik gaude. Duela 5 urte hasitako
bidean, ikusten dugu Euskal Herrian jauzi txikiak ematen ari direla.
Hala Bedi irratiak, Gasteiztik,
ematen dituen urratsak jarraitzen ditugu. Asko poztu gaitu Hazparnen
basqueradio.com sortu izanak eta
berriki sortutako
Info7ren eredua
irrati nazionaletik haratago doa, zorionez.
Eta pozik gaude, orain ere, emankizun bat egitetik, irrati eredu bat
planteatzera jo dugulako Bilbon, auzolanean. Jabiren esku utzi dute
Internet ereduaren ardura, eta asmatu du; diseinu polita, argia,
interfaze erakargarria eta eduki mordo bat sartu dituztelako -saio
guztien berri, etiketak, grabatutako ekoizpen ezberdinak-, irratigintza
garaikide bat planteatuz. Auzolanean egindako emaitza da hau, eta ordu
asko sartu dituzte irratiko kideek ere, lan egiteko moldeak aldatu eta
egokituz, sarearen logika barneratuta. Teknikariak, irratiko
arduradunak, albistegietako lagunak, kordinatzaileak.... denak ari dira
bilbohiria.com honen ereduari auspoa ematen.
Bilbohiria.com webgune bat baino
zerbait gehiago da, benetan, eta harrokeriarik gabe esan dezakegu, une
honetan Interneten dagoen euskarazko irratirik txukunena agertzen
zaigula pantailan. Irratia sortzeko beste era bat, eta batez ere
entzuteko modu berri, erraz eta atsegin bat.
Ezaugarriak
Irrati bitakora>
wordpress 2.0
software librearekin
Diseinu grafikoa> Beñat Urbeltz (at0an)
Edukiak > Bilbo Hiria irratiko kazetariak (Migeltxo Monfort, Xabier
Monasterio)
Audio teknikariak > Ekaitz Hernandez eta Ibon Burgoa
Blogaren kudeaketa orokorra (admin) > Jabi Zabala (
sarean.com |
irratia.com)
Erantzun
Sartu