Teknologia albisteak

Software librearen abantailak eta erabilpenak mintzagai

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2003-10-08 : 12:10

Bilboko Udalaren Elkarteentzako Prestakuntza Eskolak bere 10. urteaurrena ospatzen du. Bere eskaintza Software librera bideratu du, Microsoft Word, Excel, Powerpoint, Access eta Frontpage-eko ikastaroak, OpenOffice.org, Quanta eta PHP-ren gaineko ikastaroez ordezkatu ditu. Horrela, Software libreak elkarteetan dituen abantailak eta erabilpenak ezagutzeko hitzaldia antolatu dute biharko, urriak 9, eta Eskolako inaugurazio ekitaldia izango da.

Ikasturte honetan, bereziki kalitate ereduak eta softwarea aztertuko dira informatika prestakuntzaren alorrean. Horren ildotik, Eskolaren inaugurazio ekitaldirako, hitzaldi-solasaldi bat antolatu dute, software librearen abantailak ezagutu eta elkarteei eskain diezaieketen erraztasunak aztertzeko asmoz.

"Software librearen garrantzia eta aplikazioak elkarteen munduari begira" izenburupeko hitzaldia, Pablo Garaizar Sagarminaga, Deustuko Unibertsitateko Software Ingeniaritza Saileko irakasleak emango du. Bihar izango da Bilbon, "La Bolsa" eraikinean (Pelota kalea, 10.), arratsaldeko 19:30ean.

Hamar urteko ibilbidea

Aurten 10 urte bete dira Bilboko Udalaren Hiritarrekiko Harremanak Zerbitzua elkarteetan bolondres edo profesional gisa lan egiten duten pertsonen prestakuntza bideratzen hasi zela. Formazio programa honetan 770 elkarte eta elkarte hauei atxikitako 1.600etik gora lagunek parte hartu dute. Urte hauetan, 135 ikastaro eta monografiko antolatu dira guztira.

Eskolan izan dira diru irabaziak lortzeko asmoz antolatutako erakundeak, eta pertsona kaltetuei lagundu, iritzi aldaketak sustatu edota sormen artistikoa bultzatzeko helburua dutenak. Eskolan parte hartu izan duten elkarteen %55ek Kultura, Gizarte Eskuhartzea, Osasuna eta Gizartea arloetan lan egiten dute.

Elkarte parte hartzaileak

Nolako biztanleriarekin lan egiten duten kontuan hartuta, Eskolatik pasatutako elkarte gehienek populazio osoa dute lan-esparrutzat. Era berean, interes handiena azaldu duten elkarteak hauek izan dira: Gaixo eta kaltetuekin, haurtzaro eta gazteriarekin, emakumeekin eta etorkin eta baztertuekin lan egiten dutenak. Interes gutxienekoak, berriz, guraso elkarteak eta euskaldunen, adinekoen eta gay eta lesbianen elkarteak izan dira.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago