Teknologia albisteak

Behatokiaren adierazpena Iruñeko aferaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia
Behatokia - Hizkuntz Eskubideen Behatokia
2003-10-07 : 13:10

Azken egunotan www.sustatu.com webgunean agertutako berrietan erabiltzaile batek Hizkuntz Eskubideen Behatokiari buruzko zenbait informazio idatzi du eta horren aurrean, Behatokiak ondokoa adierazi nahi du:

Sarreran erreferentzia egin diogun artikulua hauxe da. Erantzunetan bidali da Behatokiari buruzko zenbait informazio. Horren aurrean:

  1. Behatokiak 2001eko abenduan abian jarri zuen Euskararen telefonoa izeneko zerbitzua. Horren bidez herritarrek kexak, txalotzeak eta argibiderako kontsultak egin ditzakete.
  2. Zerbitzu horren erabilera gaiztoak eragin ditzakeen ondorioak ekiditearren, Behatokia prozedura zorrotz bati eusten zaio edozein espediente bideratzean.
  3. 2003ko irailaren 1ean herritar batek mezu bat bidali zuen behatokia@behatokia.org helbidera. Mezuak ez baitzuen kexu adierazpenik, mezu informatiboa zela uste izan zuen Behatokiak eta espedientea ere ez zion zabaldu. Hala ere, Iruñeko Udalak azken hilabeteotan euskararen normalkuntzari jarritako trabak direla eta, Behatokiak herritarrak helarazitako informazioa ikertzea deliberatu zuen, beti ere, ohiko prozedurari jarraituz.
  4. 2003ko irailaren 29an r.xalba.garez delakoak herritar batek Behatokian salaketa bat jarri zuela idatzi zuen sustatu.com webgunean. Behatokiak harridura handiz irakurri zuen berria, izan ere, herritarren eta kexen konfidentzialtasuna da gordetzea baita bere lehen araua zerbitzu publikoa ematean, eta ez zegoen ulertzerik webgune publiko batera horrelako filtrazioa iritsi izana.
  5. 2003ko urriaren 1ean r.xalba.garez delakoak, berriz ere ekin zion Behatokiari buruzko informazioa idazteari. Orduan, herritarrak Behatokiari zein informazio helarazi omen zion agertu zuen. Horren aurrean Behatokia are harrituago dago, r.xalba.garez delakoa herritar baten eta Behatokiaren arteko mezu pribatua lau haizetara zabaltzen ari delako, eta hori Behatokiak horren zorrozki babesten duen konfidentzialtasunaren aurka baitoa.
  6. Ez dakigu r.xalba.garez delakoak nola eskuratu duen aipatu informazioa eta horrek biziki kezkatzen gaitu,
  7. Behatokiak bere prozedurari jarraituko dio, eta 1500 espedientetik gorako esperientziak aski ongi agertu duenez, ez du sekula ere webgune publiko batean horien inguruko datuak zabalduko, hori ez baita zerbitzuaren helburua.
  8. Gertatutakoak aztertuta, Behatokiak berretsi egin nahi du herritarrekin adostutako konfidentzialtasunari eutsiko diola, eta gertatutakoa ikertzeko bideei ekingo diela.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago