Teknologia albisteak

Murphy-ren legea IG Nobel sarien artean

Erabiltzailearen aurpegia
Eneko - CS
2003-10-06 : 10:10

Joan zen ostiralean, aurtengo hamar IG Nobel sariak, ezinezko ikerketaren sariak, banatu ziren Harvard Unibertsitatean. Aurten, 1949 urtean Murphy legearen asmatzaileak sarituak izan dira injenieritza atalean.

Saritu guztien zerrenda hemen dago eta urtero bezala, kuriosoa da.

Adibidez, Ekonomia arloan Karl Schwärzler eta Liechtenstein-go nazioa saritu dituzte..., kongresu, bilera, jaiak ospatseko eta abarrerako nazio osoa alokatzea posible egiteagatik.

Injenieritzan, John Paul Stapp, Edward A. Murphy eta George Nichols-ek jaso zuten saria (beno beraien ondorengoak), 1949 urtean Murphy-ren legea bezala ezagutua izan den injenieritzako oinarrizko printzipioa asmatu zutelako ("If there are two or more ways to do something, and one of those ways can result in a catastrophe, someone will do it" (or, in other words: "If anything can go wrong, it will").

Euskaraz, Okertzeko aukerak okerra dakar ( Mikel Garmendiaren proposamenean edo Gaizki atera badaiteke, gaizki aterako da (Javier Zabaletaren proposamenean ).

Hauetaz aparte beste zortzi sari banatu ziren ere: fisika, medikuntza, sikologia, kimika, literatura, pakea, biologia eta ikerketa interdisziplinarra.

Azken sari honetako irabasleek Stockholm Unibertsitateko, Stefano Ghirlanda, Liselotte Jansson eta Magnus Enquist izan dira Human Nature aldizkarian argitaratu zen Chickens Prefer Beautiful Humans (Oiloek nahiago dute gizaki politak) txostenagatik.

Sari banaketa ekitaldia Internet bitartez zabaldu zen eta hemen dago grabatutako bertsioa.

Erantzun

Sartu