Teknologia albisteak

Mac OS X euskaraz! Zergatik ez?;)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2003-06-20 : 10:06

Mac OS X 10.2 (Jaguar) bertsioarekin hasita, Applek euskararako euskarria gehitu dio Mac OS X-ren sistema eleanitzari. Euskaratze ofizialik ez dago, baina ateak zabalik daude programak euskaratzen hasteko. Sistema klasikoan ez bezala, Mac OS X-ko programak euskaratzeko ez da haien jatorrizko kodea ukitu behar, eta beraz, ez dago arriskurik programak hondatzeko.

Hamaika Ikustekon programak euskaratzen ikasten ari dira eta, ikasten duten heinean, Mac OS Xrako programak euskaratzeko beharrezko fitxategiak gehitzen dituzte www.macosxeuskaraz.tk. helbidean. On egin! ;)

Hiru esparrutan aritu dira lanean. Beraien webgunetik hartuta ematen dugu informazioa Sustatun:

  • Finder euskaraz 0.2beta: Hemen Finder euskaratzeko paketearen bigarren bertsioa. Aurreko bertsioan zeuden arazo estetikoak konpondu ditugu, eta hizkuntza arloko hainbat egokitzapen ere bai. Gainera, Sistema Ezarpenak kudeatzeko aplikazioa ere euskaratuta dago. Bertsio honekin batera, FEbb (FInder Euskaraz bertsio bilatzailea) ere eskuratuko duzu, bertsio berriak arinago eskuratzen lagunduko dizun programatxoa. Badakigu itzulpenak akatsak badituela, eta hobetu beharreko gauzak ere bai. Lagundu hobetzen aurkitzen dituzunak gure foroetan komentatuz! Instalazioa automatikoki egingo da Mac OS X-ren instalazio aplikazioa erabiliz.
  • iTunes 4 euskaraz

MP3 musika eta CDak entzuteko programa ezaguna, orain euskaraz. Programaren 4.0 bertsio behar duzu itzulpenak arazorik eman ez dezan. Ez erabili bertsio zaharragoekin!

  • Sistema bertsioa: Mac OS X 10.2 (Jaguar)
    - Programa bertsioa: 4.0. (3.0.x bertsioa erabiltzen baduzu, deskargatu euskarazko itzulpena hemendik)
    - Itzulpen bertsioa: 1.0
  • TextEdit euskaraz

TextEdit testu editore sinplea da. Euskaratu genuen lehenengo programa izan zen.

  • Sistema bertsioa: Mac OS X 10.2 (Jaguar)
    - Programa bertsioa: 1.2
    - Itzulpen bertsioa: 1.0.1

Erantzun

Sartu