Hizking 21 proiektua Euskal Herriak dituen helburu zientifiko-teknologikoak, enpresarialak eta sozialak erdiesten lagunduko duen proposamena da. Bide batez, hizkuntza teknologikoei dagokienean, euskara munduan gehien erabiltzen diren hizkuntzen maila berean ipintzea du helburu. Euskarazko Informazioaren Gizartea errealitate bilakatzeko behar diren irtenbideak sortzea eta erabiltzea bultzatuko du.
Proiektuaren helburu nagusia
Hizking 21 proiektuaren helburu nagusia konputagailuak eta sareak eguneroko bizimoduan txertatzea ahalbidetuko duten teknologiak sortzea izango da. Gauzak horrela, giza interfaze erabilterrazen bitartez zerbitzu eta aplikazio askotara iristeko bidea zabalduko da.
Bertan, erabiltzaileak euskaraz egiteko aukera emango duten aplikazioei lehentasuna eskainiko zaie. Jakintza teknikoak bideratuko du hizkuntza hedatuenek dituzten tresnak beste hizkuntzerako baliagarriak izatea.
Hizkuntz ingeniaritza
Hizkuntza ingenaritza Informazioaren Gizartearen baitan pertsonen arteko komunikazioaren lotura bilakatu da. Zentzu horretan, Internet hizkuntza askoren arteko aldi bereko itzulpen automatikoz betetako bide unibertsal moduan ikusten da. Hizketa naturalak edozein tresna zein aplikazio informatiko kontrolatzeko balio ahal izango du.
Informazio eta Komunikazio Teknologiek konputagailuekiko harremana bizkortzen dute. Hizkuntz Ingeniaritzak harreman horietan hizketa naturala areago erabiltzeko bidea eskaintzen du. Orain artean sortutako sistema gehienak, ingeleserako eginda daude, eta oso gutxi dira beste hizkuntzetarako ere balio dutenak.
Europaren hizkuntza pluralitatea ahultasun handia izan daiteke, dituen konplexutasun eta dibertsitate handien ondorioz. Zerbitzu digitalak erabat ustiatzeko, aurretik eskubideak bermatu behar dira. Bestalde, euskararen hizkuntz normalizazioa bideratzeko material asko eguneratu behar da ezinbestean, eta hori guztia euskarri berrietara egokitu beharko dira.
Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen
Erantzun
Sartu