Inoiz ez duzu eskatu mamia azkenburuko gisa, postre moduan edo desertarako? Seguruenik, bai. Litekeena da, gainera, mami berezi hori Ultzamakoa izatea. Izan ere, sekulako arrakasta izan du azken urteotan.
Ultzamakoak enpresa 1996an sortu zen, Larraintzar herrian, Ultzama haranean, Nafarroan. Zazpi urte hauetan lekutxo bat egin du postreen merkatuan, batez ere esnekiekin egindakoetan. Hainbeste, non joan den asteburuan El País egunkariak eskaini zion orrialde bat, Negocios gehigarrian.
Beharra, eragile handi
Beharrak sortu zuen Ultzamakoak enpresa, premiak. 1995ean Danonek itxi zuenean Ultzamako fabrika, Antonio Ziganda kalean geratu zen, lanik gabe. Urtebete geroago, berak eta bere familiako beste sei kidek tartean Jose Angel Ziganda, Osasunan eta Athleticen jokatu zuen futbolari ohia sortu zuten Ultzamakoak, postreak egiteko helburuarekin.
Gaur egun 2.000 ardi dauzkate, Lantz inguruan larratzen direnak, bakoitzak mikrotxip bat duela itsatsita, zeinen bidez jakin baitaiteke ardiaren historia eta zenbat esne eman duen. Ardi guztiak Frantziatik ekarriak dira, Lacaun herrialdetik. Ardi hauek ospetsuak dira, berauen esnearekin egiten delako Roquefort gazta.
Hiru esne mota
Ultzaman, ordea, hiru esne mota egiten dituzte, azkenburukoak eta desertak egiteko:
Hori guztia saltzeko, botilak erabiltzen dituzte, eta beirazko ontzi batzuk, 130 eta 200 gramokoak. Mamiak-eta bat ere kontserbagarririk gabe saltzen dira, betiko eran, Ultzamakoek apustua egin baitute kalitatea indartzeko.
Horretarako, teknologia aurreratua erabiltzen dute, Alemanian erosia eta propio eurentzat egina. Prozesu gehienak automatizatuak dituzte: ardiak jezteko, adibidez, bi minutu baino ez omen dira behar.
Arrakasta handia
Zazpi urte hauetan esan liteke hasierako asmoak mamitu dituela enpresa honek. Dagoeneko lana ematen die 17 laguni eta iaz 900.000 euroko salmentak egin zituen. Hala ere, oraingoz ez dute azienda handituko: nahiago dugu animalia bakoitzaren errendimendua areagotzeaa, dio Antoniok.
Ultzamakoek saltzen dute saltoki handietan eta jatetxeetan, Euskal Herrian eta baita Espainiako estatuan zehar, adibidez Bartzelonako jatetxe honetan, non Ultzamako mamia baitute postrerako.
Erantzun
Sartu