Xabier Alberdi da zuzendari berria EHUko Euskara Zerbitzuan. Honek, bestalde, bereganatu ditu orain arte Euskara Institutuaren esku egon diren zeregin nagusiak.
EHUko Euskara Errektoreordetzak erabat birmoldatu du Euskara Zerbitzua eta zuzendari berria izendatu du: Xabier Alberdi. Azken honek azaldu ditu birmoldaketaren nondik norakoak Campusa izeneko aldizkarian.
Euskara Zerbitzua
Hizkuntza zerbitzu oso bat da, lan egiten duena euskararen normalizazioa bultzatzeko Euskal Herriko Unibertsitatean. Bere eginkizun nagusiak dira itzultzea administrazio agiriak eta bestelakoak, zaintzea unibertsitateko testu liburuen eta apunteen kalitatea, antolatzea eta ematea euskarazko hobekuntza ikastaroak eta egitea normalizazio glosarioak.
Orain zuzendari berria du, Xabier Alberdi, baina orain arte bezala, segituko du itzultzen gobernu eta administrazio agiriak. Bestalde, bereganatuko ditu orain arte Euskara Institutuaren esku egon diren zeregin nagusiak. Besteak beste, testugintza, hiztegigintza, euskarazko hobekuntza ikastaroak eta aholkularitza.
Euskara Zerbitzuak administratzaile bat izango du, Maite Atxikallende, eta bi azpitalde, denak zuzendari berriaren agindupean:
Itzultzaileen Azpitaldea
Batez ere arituko dira administrazio agiriak itzultzen eta interprete lanak egiten. Hauek osatzen dute:
Azpitalde Akademikoa
Arduratuko da testugintzaz, aholkularitzaz, hobekuntzaz eta hiztegigintzaz. Hauek osatzen dute:
Datorren ikasturterako zerbitzu interesgarriak eskaini nahi ditu Euskara Zerbitzuak Interneten: aplikazio informatiko bat, laguntzeko euskaraz idazten administrazio agiriak; kontsultagune bat, erantzuteko irakasleen eta EHUko langileen zalantzak; EHUk sustatutako itzulpenen corpus eleaniztuna; aplikazio bat, bilaketak egiteko EHUk sustatutako hiztegi eta glosarioetan; beste aplikazio bat, bilaketak egiteko egungo testu ereduzkoen corpusean, etab. Baina hori guztia oraindik eraikitzen ari dira.
Eta Euskara Institutua?
Unibertsitate institutu bat da, dio Xabier Alberdik, bereziki ikerkuntzari lotuko zaion erakundea. Institutuaren eginkizun nagusia da euskara aztertzea hizkuntzalaritza aplikatuaren ikuspegitik: morfologia lantzea, espezialitate hiztegiak eta glosarioak egitea, ikerkuntza soziolinguistikoa egitea, biltzarrak antolatzea, argitaratzea bere esparruko aldizkariren bat, etab.
Oraindik ez da burutu institutuaren birmoldatzea. Izan ere, uda aurretik hautatuko dira hango Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria.
Edozein modutan ere, bukatzen du Xabier Alberdik, Euskara Institutua eta Euskara Zerbitzua erakunde beregainak badira ere, ezin dira ibili elkarri bizkarra emanda, elkarren berri jakin behar dute eta, esparru batzuetan, ezinbestekoa izango da elkarlana.
Erantzun
Sartu