Iñaki Agirreazkuenegari eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak aurtengo «Joaquin Elosegui» izeneko sari juridikoa, Hizkuntz aniztasuna eta elkarbizitza: testuinguru europarra eta nazionala, eta euskararen normalizaziorako ardatz juridikoak izeneko lanagatik.
Iñaki Agirreazkuenega Administrazio-Zuzenbideko katedraduna da Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Artikulu asko idatzi ditu zuzenbide administratiboaz, hizkuntza legeriaz, norbanakoen eskubideez, kirol legeriaz eta abarrez. Sarean baditu artikulu batzuk, besteak beste hau:
Bere gaitasun juridikoa euskararen lege statusa zaintzeko erabili izan du. Ezaguna da 2002an Nafarroako Gobernuak euskararen erabilera murrizteko eman zuen erabaki multzo baten aurka errekurtsoa idatzi zuela, Hector Nagorerekin batera, Nafarroako EBk, EAk, EAJk eta Batzarrek eragindako auzian. Nafarroako Goi Auzitegiak errekurtsoaren alde egin zuen, eta Nafarroako Gobernua erabaki haiek denak bazter uztera behartu zuen. Hona hemen orduko albistea.
Agirreazkuenagaren iritzia ere oso kontuan hartu izan da Euskal Herritik kanpo, besteak beste Katalunian.
Eusko-Ikaskuntzaren EuskoNews & Media buletin elektronikoan 1999an egin zioten elkarrizketan esaten zuen, besteak beste: «Ez zait egungo hezkuntza eredua gustatzen. Aurrera begira, derrigorrezko hezkuntzan, taldeak elebidunak izan beharko lirateke».
Apirilaren 24ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean irakur daiteke saria emateko erabakia.
Sari ematea 2003ko apirilaren 29an egingo da, eguerdiko 12etan, Aldundiaren jargi aretoan.
Erantzun
Sartu