Aserejé famatua bertsioneatu dute webgune batean Kantu berritua avertefué deitzen da. Noski, fuelarekin lotutako kantua. Eta bertsioak SGAEn ordaindu egin behar izaten direnez... ba diru bila hasi da SGAE. Diru bila, edo webgune hori ezabatu nahian edo...
Webgune pertsonal bat baino ez da marcianos.net Zeresana sortu duen kantua, berriz, "hemen": http://www.marcianos.net/avertefue.php aurkituko duzu. Denbora piskat izanez gero kuriosoa irudituko zaizu, seguru. Ez litzateke oso arraroa diskoteketan-eta ere famatua egiten hastea. Badakizue, horrelako kantuek izaten duten lekua gau zoroetan. Animazioa bat da kantua, Ketchup taldearen kantuan (bakarra ote?) oinarritua.
Autore eskubideak esaktzen dizkio webmasterrari kantu hori sarean jartzeagatik. Kantu horrek eman ditu bueltak eta bueltak sareen sarean, izan ere, e-mailez asko hedatu ei da. Ez dizkio eskatzen bakarrik autore eskubideak, ordea. Kantua birmoldatzeagatik ere kobratu gura dio avertefué kantuaren egileari. Kuriosoa da benetan, zeren eta kantua moldatzeagatik kexatu daitekeena autorea da (horrela izan da orain arte) baina kasu honekin SGAEk goia jo du. Ketchup-eko managerrak ez du entzun, edo hori dio, avertefué kantua. Ez dakit dagoenik ere eta ez zait axola. Gu ez gara SGAErekin harremanetan jarri.
Ez da gutxi eskatzen diotena. 390 euro eskatzen dizkiote kantua webgunean erakusteagatik. Mezu hau bidali diote SGAEtik. Eta ez urteroko kuotan, baizik eta hilero-hilero! Webmasterrak dio, irabazi asmorik gabeko gune bat dela eta berak umorez egin duela egin duena. Parodia eskubidea duela dio eta esan duenez, ez dago prest kanta hori webgunetik kentzeko.
Webmasterrak dio beraren kontra egiten dutela Internet legearen (LSSI) kontra dagoen webgune bat delako. Webguneak 100.000 bisitatik gora izan ditu dagoeneko eta horrek, nola ez, are gehiago xaxatzen ditu Internet legearen alde daudenak.
Bisiten artxiboa erakutsi du webmasterrak eta han agertzen daTeknologia, Zientzia eta Barne ministerioko jendea sartu zela aldi batzuetan. Guardia Zibila eta Polizia Nazionaletik ere sartu dira webgunera eta gerora sartu ziren SGAEkoak. Autorearen esanetan, hori ez da kasualitatea. SGAEkoak besteak sartu ostean hasi dira gaiari bueltak ematen.
Bitartean, webguneko arduradunek kanpaina bat jarri dute martxan: SGAE NUNCA MAX deitutakoa. Beraien webgunean izango duzue informazio gehiago interesik izanez gero.
Erantzun
Sartu