Iruñeko Udalak ukatu egin dio AEKri apirilaren 13an Iruñeko erdigunean Korrikaren Azken Festa egitea. Egun horretarako Korrikak jai giroko hainbat ekitaldi ditu prestatuak Takonera-Antoniutti ingururako eta Alde Zaharrerako.
Hala jakinarazi zitzaion Hiritarren Babeserako Alorreko zinegotziari, eta, atzo jakin zenez, Udalak baimena ukatu egin dio Korrikari. Debekurako argudio gisa aipatu dutenez azpiegitura paratu eta kentzeko denbora asko behar da, jende asko bildu eta toki asko okupatuko da.
Hirigunean egiteari ezezko orokorra Korrikaren Nafarroako arduradun Asier Biurrunek adierazi duenez, egia erran, arrazoi horiek harrigarri samarrak iruditu zaizkigu. Argudioak baino gehiago, aitzakia merkeak dira. Aitzakiak merkeak dira zeren ez digute ukatu kale edo txoko jakin bat. Ezezko orokorra eman digute. Festa hirigunean egiteko baimena ukatu digute, nahi badugu Plan Surren egiteko baimena eska dezakegula erranez, hori bai.
Baimena lortzeko gestioak iazko urrian hasi zituen Korrikak, eta ordurako Iruñeko Udalaren jarrera Korrikarekiko nahiko argia zen, hasieratik somatu genuen Iruñeko Udalak ez zeukala gure lana errazteko inolako borondaterik- adierazi du Biurrunek; bilera dezente izan ditugu, eta guztietan jarrera malgua erakutsi dugu, agerian utziz elkarrizketarako eta negoziaketarako prest geundela. Iruñeko Udalak, berriz, bestelako jarrera izan du. Hasieratik antzeman dugu KORRIKA hirigunetik urrutiratu eta kanporatu nahi zutela, eta, zoritxarrez, susmo txarrak baieztatu egin dira.
Apirilaren 13rako ekitaldi mordoska prestatu ditu Korrikak: kontzertuak, herri kirolak, haurrentzako jolasak, antzerkia, kale animazioa bada Korrikaren Nafarroako arduradunak aitortu duenez pena litzateke jendeak hori guztia galtzea.
Iruñean bertan bukatuko da Korrika 13 Korrikak gaia berraztertzeko deia egin dio Iruñeko Udalari; Biurrunek azaldu duenez, Yolanda Barcina alkateari eta Hiritarren Babeserako Batzordeko zinegotziei elkarrizketak eskatu dizkiegu, guztiona den toki bat ezin diotelako ukatu Korrika bezalako ekitaldi herrikoi bati.
Okerrenean jarrita, Iruñeko Udalak jarrera aldatzen ez badu, Korrikak bestelako irtenbideak bilatuko ditu. Korrika arduradunek esan bezala Alde Zaharreko tabernarien babesa daukagu, eta bertako kolektibo eta behar izatekotan erakunde pribatuetara joko genuke laguntza eske. Baina festa egin, eginen da, eta Iruñeko Alde Zaharrean eginen da. Korrika oso ekitaldi herrikoia eta kuttuna da jende askorentzat, eta jende hori ez dugu festarik gabe utziko. Bada, Lanean jarraituko dugu Korrikaren Amaiera Festa Iruñeko Alde Zaharrean egin dadin, Iruñeak merezi duelako.
Aipatzekoa da 1984ean Iruñeko Gotorlekuan inolako arazorik gabe egin zela Amaierako Jaia eta geroztik egin diren Korriketan ere ez dela inolako trabarik izan.
Erantzun
Sartu