"Pragmatika eta ezagumenduan oinarritutako itzulpena"
2003-02-18 10:02
Kalitate handiko itzulpenak automatikoki lortzeko ezinbestekoa da testua ulertzea, ezinbestekoa da esanahia errepresentatzea. New Mexico-ko Unibertsitatean Izulpengintza automatikoa lantzen duen taldeak interlingua moduko adierazpide bat, "Text Meaning Representation" izenekoa, definitu du. Oraingoz merkatuko programa itzultzaileetan ez dago horrelakorik, baina kalitate handiko itzulpenari ekin nahi bazaio jorratu beharreko bidea da hau.
Gai honetaz mintzatzeko hona hemen Hizkuntza teknologiak graduondokoan saio osagarri gisa antolatu den hitzaldia:
- Gaia: "Pragmatika eta ezagumenduan oinarritutako itzulpena"
- Hizlaria: David Farwell. New Mexicoko Unibertsitatea.
- Eguna: Otsailak 21
- Ordua: arratsaldeko 4retan
- Non: UEUko Ikastetxe Nagusia-Markeskoa Jauretxea (Otaola hiribidea 1, Eibar)
- Hitzaldiaren hizkuntza: Gaztelaniaz, gardenkiak ingelesez.
Informazio gehiago:
Ainhoa Latatu (943 821426)
Erantzunak kargatzen...