Teknologia albisteak

"Eibarko Hiztegi Etnografikoa" liburuaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
Asier Sarasua - Eibarko Udala
2003-02-12 : 17:02

Otsailaren 26an, arratsaldeko 19:30etan, aurkeztuko da Eibarko Portalea Kultura Etxeko areto nagusian “Eibarko Hiztegi Etnografikoa” liburu berria. Serafin Basaurik eta Asier Sarasuak koordinatu duten liburu honetan etnografia gaiekin zerikusia duten Eibarko 4000 berbatik gora bildu dira.

Baserri-munduko hiztegia, sineskeren inguruko ipuinak, lantegiko hitzen bildumak... Denak ere testuinguran, etnotestuen bitartez, aurkezten dira lan honetan.

Orain dela lau urte hasitako bilketa-lan honen helburu nagusia, galzorian dagoen mundu hori batu eta zabaltzea da; oraindino bizirik dagoen hari fin horri oratu, eta hurrengo belaunaldiengana luzatzea. Izenburuak berak dioskun moduan, asmoa etnografiarekin zerikusia duten eibarko hitzak biltzea da, baina betiere herriko lekukoei egindako elkarrizketetan oinarrituz. Guztira 100 eibartar inguru elkarrizketatu dira, erdiak kaletarrak eta erdiak baserritarrak, gehienak 70 urtetik gorakoak, eta euren

Hiru asmo nagusi ditu lan honek: Eibarko eta inguruko hiztegia zehaztea eta bertako ditugun aldaerak eta adierak ematea; galzorian dauden lanbide, ohitura eta ipuinen berri ematea; eta jasotakoa Eibartik Euskal Herrira zabaltzea.

Aurkezpenean, egileez gainera, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Etniker taldeko kide den Juan Manuel Etxebarria izango da.

Erantzun

Sartu