Teknologia albisteak

CONEX Enpresa: Ezagutzan oinarritutako enpresa digital hedatua.

Erabiltzailearen aurpegia
Igor Calzada Mujika (Ikertzailea) - MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) S.Coop.
2003-02-11 : 10:02

Eusko Jaurlaritzak MIK S.Coop.ek lideratzen duen CONEX Proiektu Estrategikoa onartu egin du. Proiektu honetan, XXI. mendeko enpresaren ezaugarri eta osagaiak aztertuko dira.

Proiektu estrategiko honen baitan, enpresentzat antolakuntza-eredu berri bat garatu nahi da. Eredu horrek informazioaren eta komunikazioaren gizarteko teknologiak alde batetik eta jakintzaren trukea bestetik enpresen garapenean integratzeko balioko du. Horrela, enpresa bere osotasunean kudeatuko duen sistema lortu eta enpresan gertatzen diren aldaketei aurre egiteko prozedurak finkatu nahi dira. Aldaketa horiek prozesuei, logistikari, produktu berriei, langileei, lan-baldintzei, enpresaren inguruari, eta abar eragiten die.

Proiektu honetan, MIK S. Coop., Mondragon Unibertsitatea, Ikerlan S. Coop., Fundacion Tekniker, TECNUN eta Deustuko Unibertsitatea ari dira lanean. Proiektuak, oinarrian, enpresak iragaten dituen garatze-faseen kontzeptualizazioa egin nahi du. Izan ere, enpresaren bilakaeran lau pauso definitzen dira: azpiegitura digitala duen enpresa, jakintza baliabide bilakatzen duen enpresa, jakintza berrikuntzarako erabiltzen duen enpresa eta, azkenik, CONex enpresa.

Kontzeptu horiek kontuan izanda, CONex proiektuak XXI. mendeko enpresaren osagai nagusiak sistematikoki aztertuko ditu eta, pertsonak eta haien jakintza aztertuta, merkatuan irauteko eta berritzaile izateko aukera eskaini nahi du.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago