Abenduaren 27ko buletinean atera da deia. Han dioenez, "belaunaldi berriek euskaraz egiten ondo jakingo badute, boz goran prestu irakurtzen jakin beharko dute, besteak beste. Eta ondo irakurtzen, bistan denez, eskolan ikasi beharko dute nagusiki". Esparru horri bideratutako deia da, beraz.
Euskara jendaurreko komunikabideetara (irrati-telebistak, megafoniazko azalpenak e.a.) zabaltzen ari den honetan, bestalde, aski nabarmen agertzen ari da euskal belaunaldi berrien boz gorako irakurmena asko hobetu daitekeela. Hobekuntza-bideak huts-hutsik eskolaren esku ezin utz badaitezke ere, eragile nagusi eta garrantzitsua izan daiteke berau.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak, behar honetaz jabeturik, xede hori lortzen lagunduko duten baliabideak indartu nahi ditu. Horretarako prestatu du deialdi hau oinarri hauekin:
1- Euskaraz irakurtze eta deklamatze kontuan emaitza hoberena lortzen duten ikasgelei berariazko saria eskaintzea.
2- Deialdiaren helburu diren emaitzak lortzeko ahalegin berezia egin eta saria irabazten duten taldeen irakasle arduradunei berariazko saria eskaintzea.
A eredua LMHko 5. eta 6. maila Sari bat
A eredua DBHko 1. eta 2. maila Sari bat
B eredua LMHko 5. eta 6. maila Sari bat
B eredua DBHko 1. eta 2. maila Sari bat
D eredua LMHko 3. eta 4. maila Sari bat
D eredua LMHko 5. eta 6. maila Sari bat
D eredua DBHko 1. eta 2. maila Sari bat
Lehia multzo horietako bakoitzean jokatuko da eta ez parte-hartzaile guztien artean. Esan nahi baita, A ereduko LMHko 5. eta 6. mailakoak eredu eta maila berekoekin alderatuko direla. Berdin-berdin beste sei multzoetako bakoitzean.
1- Euskaltzaindia. Erakunde honen ordezkaria izango da epaimamahaiburu eta berak erabakiko du botu-berdinketa gertatzen bada.
2- EITB (Euskal Irrati-Telebista).
3- PATetako hiru Hizkuntz Normalkuntzako Teknikari.
4- Euskal deklamazio alorrean berariazko itzala duen jakitun bat.
5- Euskara Zerbitzuko bi kide, hizpidez baina botorik gabe (hauetariko bat idazkari)
a) ikasgelak dira aztergai, ez banakako ikasle hau edo hura. Bataz bestean ongien irakurtzen edota deklamatzen dakien ikasle-taldea sarituko da, beraz.
b) euskara batuan zein literatur euskalki batean idatzitako testuak aukeratu ahal izango dira irakurgai (ikus 9. oinarri-arauan ezinbesteko eta aukerako testuen zehaztasunak).
c) irakurmen eta deklamazio-maila hoberen hori zein taldek duen neurtzeko, ondoko irizpideok izango dira gidari:
Abiadura handiegia saihestu egin behar da. Testuaren ezaugarriei lotuta erabaki behar da mantsoago ala bizkorrago irakurri, baina inoiz ere lasterregi egin gabe. Alboratu egin behar da zenbat eta arinago irakurri orduan eta hobe delako ustea.
Irakurtzen arituko ez balira bezala irakurtzen saiatu behar dute ikasleek: sinesgarritasuna, testua sentitzea, testua irakurtzen gozatzea... Adin eta ezaugarri jakin horietako ikasleak izanik irakurle, beraiek sentitzeko moduko testuak aukeratzeak emaitzak asko hobetu ditzake arlo honetan.
Isiluneak egin beharra dago. Isiluneak testuak eskatu ahala eta behar den bezala egiteak asko hobetzen du emaitza, goian aipaturiko sinesgarritasuna lortze aldera.
Euskararen fonetika-legeak eta ebakera-arauak ahalik eta ongien errespetatu behar dira, erdal interferentziak ahal den neurrian ezabatuz. Beraz, eta besteak beste, "yeismo"ari aurre egingo zaio eta tz/ts/tx fonemen ebakera zuzena berariaz zainduko da.
Erdal doinuari eta batez ere haren eraginez azentuak azkenaurreko silaban jartzeko joerari itzuri egiten saiatu behar da.
Euskararen doinu-era egokia, berdin du euskara batuan edo euskalkiren batean idatzitako testua irakurri, oso bereziki zaindu beharko da: aho-hizkuntzaren mintzamolde jatorra izango da patroi eta eredu (ez zen = etzen ...); beraz, euskal hiztun onen ohiko erabilerari egin behar zaio kasu.
Naturaltasuna eta, kasuan kasuko testuaren arabera, enfasi-indarra kontuan hartzekoak dira orobat. Galdera markak normalean ez dira behetik gorako doinuan amaitzen. Harriduretan ere joera artifizialak saihestu egin behar dira inondik ere.
EUSKO JAURLARITZA (Hezkuntza)
Euskara Zerbitzua-Abelino Barriola saria
Donostia-San Sebastian kalea 1
01010 GASTEIZ
a) Ezinbesteko testua: antzerki zati bat, pertsonaia adinbat ikaslek esana (ikus oinarri-arau hauen II. ERANSKINA).
b) Taldeak berak aukeratuko dituen hitz lauzko bi irakurgai, beste 2 ikaslek irakurriak; LMH 3-4 mailakoentzat bi ipuinetatik hartuak eta LMH 5-6 eta DBH 1-2 mailetakoentzat bi eleberritatik hartuak.
c) Taldeak berak aukeratuko dituen bi olerki, beste 2 ikaslek irakurriak.
Ikasgela bereko esatari hoberenen grabazioa izango da.
Gehienik 6-8 minutu iraungo du grabazio osoak, tarteko isilaldiak barne, eta isilaldi hauetako bakoitza gehienez 15 segundokoa izango da.
Grabazioaren hasieran ikasgelaren izengoitia entzungo da (urtetik urtera izengoitia aldatu eta leku edo toponimi erreferentziak saihestu egin behar dira ). Izengoitiaren ondoren, irakurgai bakoitzaren aurretik, kasuan kasuko ikaslearen zenbakia.
Gutxienezko kalitatea izan beharko du grabazioak (ahotsak garbi entzun eta ulertzeko moduan)
Izengoitia
Kategoria: A-LMH 5-6, A-DBH 1-2, B-LMH 5-6, B-DBH 1-2, D-LMH 3-4, D-LMH 5-6 edo D-DBH 1-2
Barruan, berriz, bi orri:
Honi erantsitako parte hartzeko orria, behar bezala beteta
Beste orri bat ikasgela osoaren zerrenda zenbakituarekin, grabazioan entzuten diren ikasleen izen-abizenak azpimarratuta.
Kasetea eta gutunazal itxia sobre handiago baten barruan bidaliko dira. Agindu honen 8. oinarri-arauan zehazten da nora eta noizko.
Zazpi ikasgela hoberenentzat (kategoria bakoitzeko bana, normalean) Ipar Euskal Herrirako 3-4 eguneko bidaia. Bidaia horretara ikasgela osoak joango dira, ez bakarrik grabazioan entzuten diren ikasleak.
Saria irabazten duen ikasgela bakoitzeko 2 lagunentzako astebete inguruko bidaia. Bi horietako bat eskabidea egin eta irakurmen-deklamazio lanketa-grabazioez arduratu den irakaslea izango da. Bigarrena ikastetxeak izendatuko du. Euskaldunok bezala bere hizkuntza indarberritzen saiatzen ari den herrialde batera egingo da bidaia (Hauetakoren bat izan daiteke: Frisia, Quebèc, Catalunya-Valencia-Galizia, ...).
Epaimahaiak ikastetxe bereko ikasgela bat baino gehiago jotzen badu irabazle, horietatik saria jasotzeko merezimendu gehien duena zein den ere erabaki beharko du. Besteari/besteei zegokien saria, dagokion mailan hurrena geratu den beste ikastetxe bateko ikasgela bati egotziko zaio.
Multzoren batean kaseterik aurkezten ez bada edo aurkeztutako lanek epaimahaiaren ustez multzo horretarako gutxienezko mailarik ez balute, kasuan kasuko saria eman gabe utzi ahal izango da. Multzo batean eman gabe utzitako saria beste multzo batean eman ahal izango da, hartarako merezimendurik duenik balego.
Informazio gehiago buletinean.
Erantzun
Sartu