Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioak txosten sektorial berria argitaratu eta sareratu du. Txostenak elektronika-informatikaren eta telekomunikazioetako sektorearen azterketa egiten du. Txostenaren helburua sektorearen gaur egungo egoera eta joera nagusien ikuspegi orokorra eskaintzea da.
Aurrekoak bezala, txostena bost ataletan dago egituratua.
Horietako lehenengoan, sarrera gisa, aztergai dugun jarduera mugatzen da.
Bigarren atalak sektoraren egungo egoera jorratzen du Europar Batasunean, hirugarren eta laugarren ataletan elektronikaren, informatikaren eta telekomunikazioen merkatuak Espainian eta EAEn, hurrenez hurren, duen egoera aztertzen den bitartean.
Txostenaren arabera, 2001. urtean, euskal sektore elektroniko-informatikoak eta telekomunikazioetakoak 153 enpresa dauzka guztira, eta horietatik gehientsuenak informatikako azpisektorekoak (% 36,6) eta elektronika profesionalekoak (% 33,3) dira, txikiagoa izanik telekomunikazioetako eta osagaietako azpisektoreetan dauden enpresen portzentaiak (% 17,6 eta % 12,4 hurrenez hurren); kontsumoko elektronikaren fabrikazioa, bien bitartean, ia hutsala da geure erkidegoan.
Sektoreko industriaren kontzentrazio-gune nagusiak Zamudio, Donostia, Bilbo, Derio, Getxo, Irun, Arrasate eta Gasteiz inguruan aurkitzen dira.
Sektoreko enpleguak, bere aldetik, goranzko joera argia erakutsi du azken urteotan zehar, eta bereziki 1996-2001 epealdian. Zehazkiago esateko, zuzeneko langileen zifra 7.810 enplegatukoa da 2001. urtean, eta zifra hori 2000koa baino % 10,9 handiagoa da.
Sektoreak, 2001. urtean, EAEn edukitako fakturazioa 1.415,5 milioi eurotan kokatzen da, eta zifra horrek % 13,5eko hazkundea suposatzen du 2000ko fakturazioarekiko.
Azkenik, bosgarren atalak sektorearen ikuspegirik kualitatiboena jasotzen du, sektorearen gako estrategikoak, bere jarrera konpetitiboa eta bere gainera datozen perspektibak deskribatzen baitira bertan.
Sektore elektroniko-informatikoaren eta telekomunikazioetakoaren eboluzioaren azterketaren haritik, eta merkatuan nagusi diren joeren bidetik, beren jarduera alor horretan burutzen duten enpresen konpetitibitatea alderdi estrategiko jakin batzuen inguruan gauzatzen dela sumatzen da.
Funtsean eta handiaurkiro hitz eginez, ondorengo alderdiak azpimarra daitezke:
Nahi izanez gero txosten osoa lortzeko aukera dago helbide honetan
Erantzun
Sartu