Unesco-k kulturen arteko loturaz eta itzulpengintzaz duen webgunea da Index Translationum izenekoa. Munduko kultura ondarearen inguruko berri eta datu esanguratsu asko agertzen dira bertan.
Datu esanguratsu horien ondoan, Index Translationum bera dago, datu base bilagarri bat, 1979tik aurrera Unescoren kide diren herrialdeetan argitaratutako itzulpenak jasotzen dituena, guztira 1,3 milioi liburu.
Datu basearen azalpena ingelesez, frantsesez eta gazteleraz ageri da orri nagusian, baina bilatzeko interfazea ingelesez soilik ageri da.
Sorburu hizkuntza «Euskera» (sic) galdetuta, 455 liburu ageri dira; xede hizkuntza gisa bost aldiz gehiago, 2232 liburu. Hutsune asko izango ditu, noski, baina esate baterako EIZIEk sustatu eta argitaratzen duen Literatura Unibertsaleko bildumako izenburu gehienak txukun ageri dira.
Beste datu batzuk: gazteleratik euskarara 717 obra ageri dira; frantsesetik 303; ingelesetik 569; alemanetik 194; katalanetik 184; gailegotik 31; latinetik 22; errusieratik 19; portugesetik 7; hebraieratik 4... eta 10 euskaratik euskarara! Azken atal horretan, besteak beste, Etxebarria, Toribio: Ibiltarixanak [Euskera, Esp] Eibar: Kutxa Fundazioa = Fundación Kutxa, 1993. XXIII, 495 p. EUSKERA.
Index Translationum lotura honetan aurkituko duzu.
Erantzun
Sartu