Teknologia albisteak

Mundu mailako hiztegia

Erabiltzailearen aurpegia
Hamaika Ikusteko - Hamaika Ikusteko
2002-06-25 : 20:06

Badakigu denok zelako emaitza kaskarrak ematen dituzten gaur egungo itzultzaile automatikoek... eta euskaraz alor horretan ezer gutxi dagoela ere badakigu. Horrexegatik ahalegin berezia egin beharko genuke euskaldunok WorldWide Lexicon proiektuaren trena ere ez galtzeko.

SETI@homeren moduko teknologietan oinarrituta, erabiltzaileen artean osatutako mundu mailako hiztegi automatikoa sortzean datza WWL proiektua. Helburua kalitatezko itzulpen automatikoak edozein hizkuntzatan egin ahal izatea da.

Garapen fasean dago proiektua oraindik, baina dagoeneko eginda dago aurkezpen publikoa eta zehaztapen tekniko guztiak ere nahiko garatuta daude. Orain erabiltzaileak erakartzeko fasea hasi da.

Sistema osoaren funtzionamendua nahiko erraza izango omen da: erabiltzaileak morroi-programa bat deskargatu beharko du. Programtxo horrek ordenagailuaren jarduera aztertuko du (sagua mugitzen den ala ez eta teklatuan idazten ari den ala ez, batez ere). Jarduera txikia denean, programak testutxo bat eskatuko dio WWL zerbitzariari, erabiltzaileak itzul dezan. Itzulpen hori zerbitzarira bidaliko dio berriro, eta honek beste zenbait erabiltzaileren onespena eskatuko du, kalitatea ziurtatzeko. Itzulpena ona dela ziurtatutakoan, datu basera pasatuko da, edozeinek erabiltzeko moduan.

Esan bezala, proiektua hizkuntza guztietara dago zabalik, eta nahiko interesgarria litzateke eskaldunok ere bertan parte hartzea. Informazio gehiago (ingelesez, behintzat), helbide honetan topa daiteke.

Erantzun

Sartu