Gnome-ren euskarazko itzulpenak sarean jarri ditugu. Gnome-ren po fitxategietatik ateratako informazioa, softwarea euskaratzeko erreferentzia izan behar lukeena. 12.800 mezuz osatutako glosario bat sarean.
Mandrake Linux sistema eragilearen euskarazko bertsiorako Gnome mahaigaineko kudeatzailea itzuli zen. Linux banaketa hau librea izanik, itzulpen horretako .po fitxategiak modu publikoan kontsultatzeko modukoak iruditzen zaizkigu. EuskalGNU elkartearen bidez eskuratu ditugu guk (Code & Syntax), eta hemen dauzkazue kontsultarako: http://www.codesyntax.com/Linux
Guztira, 12.800 termino, mezu edo testu-kate daude hiztegi moduko honetan, euskaraz eta ingelesez. Funtsean, informatikarako glosario nahiko konpletoa dago hemen. Adibidez, log terminoa nola? Egunkaria da Gnome-rako erabili dena... Edo nola eman debugging? Arazketa irakur dezakegu.
Espero dugu ekimen honek lagun dezakeela bateratasuna eta zuzentasuna zabaltzen softwaregintzan, lokalizazioan, eta informatikarako itzulpenak egiten ari diren profesional eta bolondres euskaldunen artean.
Oraingoz kontsulta hutsa egin daiteke, baina bagabiltza TMX fitxategia lortzeko bidean ere, formato arazo txiki batzuek konpontzen ditugunean.
Erantzun
Sartu