Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartean (EIZIE) biziki kezkatuta gaude azken bolada honetan Administraziotik egiten diren zenbait itzulpen-lehiaketa handirekin.
Izan ere, horrelako itzulpen-lehiaketa batzuetan ipintzen diren gehienezko prezioak (lizitazioak) oso urruti daude Elkarteak bazkideei gomendatzen dizkien tarifetatik (itzultzaileon kalterako, esan beharrik ez). Azkena, Bizkaian dago oraintxe martxan.
Elkartearen izateko arrazoietako bat hain zuzen euskal itzultzaileon interesak zaintzea da, eta hor interes ekonomikoak ere sartzen dira; baina begien bistatik galdu gabe baldintza ekonomikoen on-txarrak eragin nabarmena duela gure lanaren kalitatean.
Horregatik, bide honetatik DEI BEREZI BAT egin nahi diet Elkarteko bazkideei eta itzulpengintzarekin zerikusia duten guztiei:
KOLDO BIGURI
EIZIEko lehendakaria
Erantzun
Sartu