Disko "piratak" saltzen zituen Senegaleko gazte batek espainola ikasi beharko du Granadako epaile batek agindu eta behartuta. Hori izango ei da zigorra, eta horretxekin kitatuko du gizartearekiko duen zorra. Euskal epaileek zergatik ez dituzte zigor berberak jartzen?
Hemezortzi urteko Senegaleko gazte bat diskoak "pirateatzeagatik" atxilotu dute, eta epaiketan, Granadako Emilio Calatayud epaileak, espainola ikastera zigortu du. Albiste hau El Pais -ek dakar gaur. Gazteak zazpi hilabete izango ditu hizkuntza hau menperatzeko "Horrela diskoak pirateatzen ibili beharrean beste lan batzuetan aritzeko aukera izango du"-dio epaileak. Epaile honek horrelako hainbat sententzia ezarri ditu dagoeneko.
Zigorra baino mesedea dela esango nuke, eta ez dut uste erabaki txarra denik, zigortzea baino integratzea bilatzen duelako.
Euskal Herrian ez al daude integratzeko beharra daukaten "gaizkileak"? Hemengo epaileei galdetu beharko genieke ea horrelako sententzia bat Euskal Herrian ezartzea burugabekeria ote den, eta zigortuek ikasi dezatela euskara. Horrela, deseatzen egongo ginateke askok gaiztakeria bat noiz egin. (Ea horrela euskara ikasteko animatzeko behar duten bultzadatxoa ematen dieten).
Erantzun
Sartu