Teknologia albisteak

GREYHOUND STREET, Englisha eta euskal literatura

Erabiltzailearen aurpegia
miren gabantxo - mondragon unibertsitatea
2002-04-19 : 13:04

Greyhound Street, Eibar, Luisek esan, etaRoyal Festival Hall, London, etorri zait burura. Euskera eta ingelesa nahastatu zaizkit imajinazioan, datorren apirilaren 30ean, The Arts Council of England antolatuta, Amaia Gabantxo idazle eta itzultzaileak, euskal literaturari buruzko hitzaldia emango baitu han.

Bai, Amaia nire ahizpa da, eta Literature Talks horien helburua, muga politikoz eta linguistikoz inguraturik dauden literatur lanei buruz berba egitea da, horretarako bide Luisen artikuluak eman eta gero.

Palestinak eta Israelek, egunero, telebistatik, gaiztakeria amaitu ezinezko gauza dela adierazten diguten bitartean, hebraieraz eta arabieraz idatzitako literaturaz pentsatzea fribolitate hutsa dela esan genezake.

Ez dakit ba, poesiak zer esanik duen gerraren aurrean. Indiako, Pakistango, Kurdistango, Turkiako eta Euskal Herriko literaturaz, gutxi baino gutxiago dakite interes politikoak eta ekonomikoak dituzten arma saltzaileek eta mundu globalizatu honetako boteredun harien jabeek. Baina mugen estugunetik irten, eta euren herrietako hizkuntzetatik ingelesera gauzak kontatzeko modua duten itzultzaileak, badaude. Izerdi patsetan, pentsamendu bakarraren aurka egiten dute lan.

Euskal literatura ingelesera itzulita balego, zer? Pentsa, munduko liburutegietan, unibertsitateetan, komunikabideetan, interneten... zenbat belarri zabalduko ziren. Ears have walls: writing modern spain dio datorren 30eko hitzaldiaren izenburuak. Hau baino plan hoberik ez duzue aurkituko. Beraz, Londonen topa gaitezke, apirileko ostegun horretan, arratsaldeko zazpi erdietan. Sarrera, internet bitartez erosi nahi izanez gero, sakatu hemen

Erantzun

Sartu