Teknologia albisteak

Hizkuntzaz bi ikuspegi

Erabiltzailearen aurpegia
Jon Abril
2002-03-05 : 11:03

El Pais egunkariko Babelia gehigarriak joan zen asteburuan Claude Hagège frantziarrak (euskaraz ere mintzo da) eta Juan Ramon Lodares espainiarrak hizkuntzaren inguruan harilkatu dituzten liburuak aitzaki hartuta eztabaida sortu dute. Hizkuntzaz bi ikuspegi aski desberdin.

Bi idazle hauen titularrak laburbil dezake bakoitzaren nondik norakoa. Hagegek "Hizkuntz ugaritasuna ondarea da, ez arriskua" dioen bitartean, Lodaresek, "Hizkuntzek ez dute axola, jendeak axola du" dio.

Hagegek Frantziak jorratutako Hizkuntza Politika salatzearekin batera, Espainiaren eredua txalotzen du. Hizkuntzen heriotzaren inguruan ere mintzatzen da autore frantziarra.

Lodaresen liburuak "hizkuntza-abertzaletasuna" du hizpide bere liburuan. Ideologia nazionalkatolikoaren barrenean ezartzen du hizkuntza politika, eta elizaren esku hartzea abertzaletasunean eta hizkuntzalaritzan (ETAk elizako kide bakar baten aurka inoiz ez duela erasorik egin errateraino). Gaztelania Hego Ameriketan, aldiz, "zabaldu" egin zela dio.

Hagegek "No a la muerte de las lenguas" (Antonio Bueno Garciaren itzulpena. Paidós. Bartzelona, 2002. 332 orri. 19,23 euro) liburua karrikaratu du. Lodaresek "Lengua y patria" (Taurus. Madril, 2002. 214 orri. 16,25 euro) izenburukoa.

El Paisen agertu zen berri hau.

Erantzun

Sartu