Euskara Elkarteen Kudeaketari Buruzko Jardunaldiak izango dira datorren urtarrilaren 18an eta 19an Gernikan, Elai Alai aretoan. Antolatzailea: Topagunea. Elkarte hauen jarduerak oso era ezberdinetakoak dira eta beroiek garatzen diharduten eragileak oso ezagutza polifazetikoaren beharrean gertatzen dira. Antolatzen den jarduera mota bakoitzak bere teknikak eta gestionatzeko erak ditu. Horretaz gain soldatak, zergak, dirulaguntza eskariak eta zuriketak, kontabilitatea, aseguruak eta abar gestionatu behar dira. Jarduera plana egiteak ere kudeaketa eskatzen du. Guzti honetarako teknologia berriak egokitu behar dira eta kudeatu. Euskara Elkarteetan ardurak dituzten pertsona guztiei zuzenduta daude jardunaldiak. Hortaz, bada, elkarteotan borondatezko lana egiten duten pertsonek zein langileek, teknikariek eta, oro har, elkarteotan ari den edonork parte hartu ahal izango dute jardunaldietan.
Izena emateko epea, urtarrilaren 10a arte. Matrikularen prezioa, 15.000 pezeta edo 90.15 EUR (bi egunetako bazkariak barne), eta 12.000 pezeta edpo 72.12 EUR Topaguneko bazkideentzat. Harremanetarako, 946814731. Jardunaldien egitaraua hemen
Euskara Elkarte zaharrenak, Euskararen Erabileraren Normalkuntza Legeak, hainbat urte baditu euskara gizarteratzeko jarduerak antolatzen diharduela. Gaur 60 elkarte baino gehiago dira Euskal Herri guztian. Hauetatik gehienak Topagunea Euskara Elkarteen Federazioan bazkide dira.
Euskalgintzan, Euskara Elkarteez kanpo, badira beste hainbat erakunde. Kultur elkarte forma juridikoa dute gehienek eta legalki eratuak daude euren IFKaz hornituak.
Antzeko beste hainbat erakundek bezala, Euskara Elkarteek ere euskaltzaleen auzolanaz edo jendearen borondatezko lanarekin aurrera egiten dute. Lansaria ordaintzen zaien eragileak ere badituzte.
Erakunde hauetan diharduten eragile guztiek, borondatezkoek eta ordaindutakoek, izugarrizko aldakortasuna dute. Hiru edo lau urtez erabateko aldaketak izaten dira: ia denak berritzen dira eta jarraipenak etenak izaten ditu. Profesionaltasunaz jardutea kosta egiten zaie. Hala eta guztiz ere, badira jarduera ereduak sortu dituzten elkarteak.
Elkarte hauen jarduerak oso era ezberdinetakoak dira eta beroiek garatzen diharduten eragileak oso ezagutza polifazetikoaren beharrean gertatzen dira. Antolatzen den jarduera mota bakoitzak bere teknikak eta gestionatzeko erak ditu. Horretaz gain soldatak, zergak, dirulaguntza eskariak eta zuriketak, kontabilitatea, aseguruak eta abar gestionatu behar dira. Jarduera plana egiteak ere kudeaketa eskatzen du. Guzti honetarako teknologia berriak egokitu behar dira eta kudeatu.
Euskara Elkarteen jarduerak ahalik eta modu eraginkorrenean kudeatzeko prestakuntzaren oinarriak jartzea da antolatu nahi ditugun jardunaldion helburua. Izan ere, handia da Euskara Elkarteen prestakuntza beharra. Prestakuntza iraunkorra eratu eta planifikatu beharra dago. Egin nahi ditugun jardunaldi hauek prestakuntza behar horri aurre egiteko hasiera besterik ez dira.
Euskara Elkarteen kopurua kontutan hartuta eta hauetan kudeaketa ardurak dituzten kideak ikusita, partaide kopurua 100 edo 120 kide inguru izango direla aurreikusten du Topaguneak.
Jardunaldien helburua eta aztergaiak
Kudeaketa aipatzen dugunean, maila ezberdinetako kudeaketaz ari gara. Horrela, Euskara Elkarte batek izan ditzakeen arlo ezberdinak banatu eta horiek aztertuko dira:
Erantzun
Sartu