Iñaki Mendiguren hasi da Harry Potter-en laugarren liburua euskaratzen
Iazko Durangoko Azokan lehen liburua argitaratu zuen euskaraz Elkarlanean argitaletxeak: Harry Potter eta Sorgin-harria. Albiste pozgarria izan zen literaturazaleontzat gaur egungo haur literaturak mundu osoan eman duen libururik arrakastatsuena hain bizkor ikustea euskaraz. Itzultzailea Iñaki Mendiguren izan zen. Gure merkatuak erantzun ona eman dio lehen liburu horri. Izan ere, oraintxe atera da laugarren argitalpena.
2001ean ere segida izan du Harry Potter-en eleberriak. Izan ere, joan den hilean kaleratu zen bigarren liburua: Harry Potter eta Sekretuen Ganbera, hau ere Iñaki Mendigurenek euskaratuta. Kontua da hirugarrena ere bukatua duela, Harry Potter eta Azkabango Presoa. Ondo bidean, hau datorren abenduan kaleratuko da, Durangoko Azokan.
Iñaki hasi da laugarren liburua euskaratzen. Harry Potter eta Suaren Kopa du behin-behineko izena. Liburu honek emango dio seguruenik buruhausterik handien Iñakiri. Izan ere, ingelesezko edizioak 636 orrialde ditu. Hala ere, espero du bukatzea 2002ko azokarako.
Erantzunak kargatzen...