Sustatu logoa Teknologia albisteak
uzeiberba

UZEI

http://t.co/FtWNDgSq - Terminologia eta Lexikografia Zentroa @UZEI_English

None

Microsoft Officeren bertsio berrienarentzat egokitutako euskarazko lehen zuzentzaile automatikoa, Hobelex

UZEI
UZEI
2018-04-19 10:33

Microsoft Office 2016rako prestatu du UZEIk Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa. Euskaltzaindiak martxoan argitaratuko azken arauaren informazioarekin eguneratua dago bertsio berria.

UZEI, #LarretikNoranahi: euskara noranahi eramaten lagundu zuten euskaltzaleak gogoan

UZEI
UZEI
2017-11-15 16:58

Euskarari bide egitea, hori izan da UZEIren asmoa eta egitekoa sortu zenetik bertatik. Eta ahalegin horretan 40 urte beteko ditugu laster: bidean geldialditxo bat egin, eta atzera begiratzeko baliatu nahi dugu aukera hori. Azaroaren 27an omenaldi-ekitaldi bat egingo dugu Donostian eta, besteak beste, #LarretikNoranahi izeneko dokumentala aurkeztuko dugu. Hemen Teaserra.

Atzekoz Aurrera hiztegi alderantzikatua, eguneratua eta sarean

UZEI
UZEI
2017-02-21 13:41
Erabiltzaileen eskariz eguneratu eta sarean kontsultagai jarri du UZEIk Atzekoz Aurrera hiztegi alderantzikatua. Hiztegiak 53.000 sarreratik gora ditu, eguneroko euskaratik jasoak; bereziki tresna baliagarria da bertsolarientzat. www.uzei.eus/atzekoz helbidean kontsulta daiteke.

Aurten hizpide izan ditugun 22 hitz berri (eta zahar batzuk)

UZEI
UZEI
2016-12-13 17:01

Urtero egiten dugun moduan, zerrenda batean bildu ditugu 2016an deigarriak iruditu zaizkigun hitz batzuk. 2016 urtean hizpide izandako hitzen bidez urtea laburbiltzea da zerrenda honen asmo bakarra; beraz, ez hartu estuegi. Zerrendako zenbait hitz gurean ibili dira askoren ahotan; beste batzuk, ordea, mundu osoan izan dira hizpide. Egia-oste famatua, esate baterako, bolo-bolo ibili da mundu osoan Donald Trump Estatu Batuetako presidente hautetsi ondoren. Ondorioz, Oxford hiztegiak urteko hitz hautatu du. Beste batzuk ere jaso ditugu gure zerrendan: grabitazio-uhin, heteromalgu, rigodoi, bakterio multirresistente, megakamioi, nihonio, balaluma, barbalada,...

HOBELEX LibreOffice-rako: euskarazko zuzentzaile zehatzena, software libreko testu-editore erabilienean

UZEI
UZEI
2016-06-21 14:23

Hitzemandakoa bete dugu: Euskara eguneratuan idazteak hizkuntzaren normalizaziorako duen garrantziagatik garatu genuen 2014an HOBELEX, euskararako lehen lexiko-zuzentzailea. Baliabide mugatuak genituen horretarako, eta, ahalik eta erabiltzaile gehienera lehenbailehen iristeko, PCetako Microsoft Windowserako plugina kaleratu genuen lehendabizi. Harekin batera eskaini genuen online bertsioa, edozein sistema eragilerekin doan erabil daitekeena.

1.353 forma berri arautu ditu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren azken bertsioak. Baina zein dira hi...

UZEI
UZEI
2016-06-09 14:19
1.353 forma berri arautu ditu Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuaren azken bertsioak. Baina zein dira hitz horiek? Hiztegiaren azken bertsioa aztertu dugu UZEIren Terminologia Sailean, eta ikusi ditugun berrikuntza adierazgarri batzuk zerrenda batean bildu ditugu. http://bit.ly/HiztB2016

Hiztegiak errazago kontsultatzeko 8 helbide labur eta erraz

UZEI
UZEI
2016-01-08 14:14

Ez zaizu inoiz gertatu hiztegi bat kontsultatu nahi izatea, eta buruz ez gogoratzea zein den haren Interneteko helbide zehatza? Guri bai. Eta zenbat eta presa handiagoa izan, orduan eta neketsuagoa egin zaigu webguneetan barrena hiztegiraino nabigatzen ibiltzea. Jakina, lasterbideek eta Euskalbar bezalako tresnek asko arintzen digute zeregin hori.

 

Aurten ahotan erabili ditugun 16 hitz berri (edo berri-antzeko)

UZEI
UZEI
2015-12-16 12:51

Aurten ikasi dituzun hitzekin zerrenda bat egin beharko bazenu, zein hautatuko zenituzke? Batzuetan, ez da erraza izaten urtebetean hizpide izan diren hitz eta kontzeptu berriak gogoratzea.

2015eko hitzak

Hiztegi Batuko 10 hitz, lexikoa aberasteko

UZEI
UZEI
2015-10-30 15:15

Norberaren lexikoa aberastea ez da egun batetik bestera egin daitekeen zeregina: urte asko behar izaten dira hiztegi orokorra menderatzeko, eta, hala ere, beti izaten ditu hiztunak hutsune handiagoak edo txikiagoak. Jakina, hiztegiak arakatzea nahikoa izaten da hutsune horiek nabaritzeko.

C hepatitisaz euskaraz

UZEI
UZEI
2015-07-28 12:22

Hepatitisaren Mundu Eguna aukeratu du UZEIk C hepatitisaren inguruko oinarrizko terminoak biltzen dituen glosarioa kaleratzeko.

Jarraitu gaitzazu