Teknologia albisteak

Tabakalera

Erabiltzailearen aurpegia

TABAKALERA Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea Centro Internacional de Cultura Contemporánea

Erabiltzailearen jarduna

GAME OVER: Hizkuntza errealitatea bideojokoen sorkuntzan

2015-11-11 : 08:48

GAUR, azaroak 11, arratsaldeko 18:30-20:30etara bideojokoen eremuan hizkuntzen erabileraren inguruan jardungo gara hainbat gonbidaturekin.

Hizlariak: Lurdes Ansa (Elhuyar), Josu Cobelo (Jokoga), Xabi Linazasoro (Indie Totem) eta Jon Torner (Argia).

Hernaniko “Andrekale” kale izenaren inguruan garatuko da komanditario berriak proiektua

2014-05-19 : 17:23

Komanditario Berriak proiektua sartu da dagoeneko bigarren fasean. Urtarrilean Tabakalerak eginiko deialdi publikoan proiektu ezberdinek hartu zuten parte, eta azkenean, Hernaniko Berdintasun Kontseiluaren inguruan sortutako taldeak eginiko proposamena izan da aukeratua. Hernaniko Andrekale kalearen izena hartu du abiapuntu Hernaniko taldeak bere proposamena jorratzeko.

Ikusten-Ikasten: Hezkuntza eta ikus entzunezko narrazioak' topaketak antolatu ditu Tabakalerak

2014-05-18 : 13:44

Azken hamarkadetan informazioaren jendartea, kultura bisualaren mundu globalizatua edota sare sozialak bezalako kontzeptuek, gure pentsaera eraldatu dute. Horien arabera mugitzen gara orain eta eskolak ere, eta hezkuntza testuinguruak orokorrean, errealitate hori bizi du. Egoera honen aurrean, garrantzitsua da hezkuntzaren esparrutik teknologia berrien erabileraz jardutea eta horien gaineko begirada kritikoa lantzea. Testuinuguru honetan, maiatzaren 20tik 23ra IKUSTEN-IKASTEN izeneko Topaketak antolatu ditu Tabakalerak. Arratsaldez izango dira, 16:30etik 19:30era, Sukaldean. Parte hartzea doakoa da, www.tabakalera.eu webgunean izena emanda.

'Fikzioak' tailerra. Durangoko azoka eta Tabakalera elkarlanean

2013-12-01 : 11:15

Bigarren urtez, Durangoko azokarekin elkarlanean aritu da Tabakalera. Elkarrekin eginiko lanaren emaitza abenduaren 8an, Sagunganbaran egingo dugun FIKZIOAK tailerra izango da.

Irudikatu dezagun etorkizuneko liburutegia...

2013-11-09 : 12:27

Eta eraiki dezagun elkarlanean! UBIK proiektuaren baitan sinestuta gaude Tabakalerako mediateka berria definitu eta garatze prozesuan agertu daitezkeen erronkei aurre egiteko ardura dugunok pertsonak garela. Jomuga hori oinarri hartuta, azaroaren 27tik 29ra antolatu dugun tailerrean prototipo errealak irudikatu eta eraikiko ditugu programazio interaktiboa baliatuta. Tailerra Jaime de los Ríosek zuzenduko du eta izenematea zabalik dago. Anima zaitez!


Summeroflabs @Euskadi ---> Kabia

2012-08-14 : 13:06

2012ko abuztuaren 10 eta 11an Kabia - Espazio Kreaktiboan >Errenteria-Orereta elkartu ginen teknologiak eskaintzen dituen sormen aukerak eta erabilera sozialak maite ditugun lagun talde bat. Topaketa honen helburua bikoitza izan zen, alde batetik, inguruko agente eta kolektiboak garatzen ari diren proiektu eta ekimenak aurkeztea. Bestetik, interesa duen ororentzat zabalik egongo diren tailerrak egitea; kultura askea, irekia eta elkarlanean oinarritua zabaltzea ardatz hartuta.

Summer of Labs ekimena Tabakalerak antolatu eta sustatua da, Arco Atlánticorekin elkarlanean eta Kabia - espazio kreaktiboa eta ZAWP Bilbaoren laguntzarekin.

Historia eraikitzeko eredu ezberdinak

2012-08-05 : 13:37

Uztailaren 19 eta 20an Miramar Jauregian burutu genuen Tabakalerak EHUrekin elkarlanean antolatutako uda ikastaroa. Herri mugimenduek sortutako dokumentazioa kudeatzeko eredu ezberdinak aurkeztea zen jomuga. Bertan izan genituen hizlari: Juan Jose Agirre, #bookcamping kolektiboko Silvia Nanclares eta Jessica Romero, 15m.cc-ko Stéphane M. Grueso eta Patricia Horrillo, ahotsak.com-eko Asier Sarasua eta Archive.org-eko Rick Prelinger.