Historia eraikitzeko eredu ezberdinak
Herri mugimenduek sorturiko jakinduria kudeatu eta iraunarazteko eredu ezberdinak bertatik bertara ezagutzeko aukera bikaina izan zen.
Rick Prelinger, Archive.org proiektuaren sustatzaileak eginiko hausnarketak laburbiltzen ditu ikastaroaren oinarrian zeuden zenbait ideia: "Gizakion historian betidanik izan dugu gure bizitzak bizi eta aldi berean egiten dugunaren memoria eraikitzeko baliagarriak diren grabazioak jaso eta iraunarazteko desioa. Uneren batean hasi ginen lan horretan, zergatik? Ahal izan genuelako. Ez ginen gordetzen genuenaren formaz edo edukiaz kezkatu. Nolabait, banitate kontua ere bada, bereziak izatearen ustea. Historiaren zati handiena ez da dokumentatu, ez dago arrastorik; baina hori ere garrantzitsua da. Galera formatiboa baita kontu honetan (...) Galtzeko arriskuak bultzatzen gaitu dokumentazioa lantzera".
Erantzunak kargatzen...