Teknologia albisteak

GAME OVER: Hizkuntza errealitatea bideojokoen sorkuntzan

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-11 : 08:48

GAUR, azaroak 11, arratsaldeko 18:30-20:30etara bideojokoen eremuan hizkuntzen erabileraren inguruan jardungo gara hainbat gonbidaturekin.

Hizlariak: Lurdes Ansa (Elhuyar), Josu Cobelo (Jokoga), Xabi Linazasoro (Indie Totem) eta Jon Torner (Argia).

Bideojokoen munduan ingelesaren erabilpena gailentzen ari dela ukaezina da. Urte askotan euskara eta beste hizkuntzen presentzia zabaltzeko ahaleginak egin diren arren, azken urteotan joera aldatu eta etenaldia nabarmena da.

Ondorioz zenbait hausnarketa egiteko beharra sortzen zaigu: Zein da euskararen egoera bideojokoen sorkuntzan? Zein ekarpen egin dakioke bideojokoak euskarari? Zein da hizkuntzen funtzioa? Aniztasuna galtzen ari ote gara?

Erantzun

Sartu