Sustatu logoa Teknologia albisteak

'Fikzioak' tailerra. Durangoko azoka eta Tabakalera elkarlanean

Tabakalera
2013-11-28 11:15
Familiei zuzendutako tailerra da FIKZIOAK. Joku eta talde dinamiken bitartez, guztion artean, irakurmenerako eta elkarbizitzarako espazio berriak irudikatuko ditugu. Objetu, irudi eta hitzak erabiliko ditugu horretarako.

Fikzioak Durango. Familientzako tailerra. Irudia:Tabakalera

Imagina dezagun espazio berri bat. Irakurri, jolastu... familiarteko giroan esperientzia berriak bizitzeko aukera eskainiko digun gune berri bat. Ez da gure etxea, ez lantokia, ezta eskola ere, hirugarren espazio bat da.

Noiz: Abenduak 8 igandea, 15:30-17:00 / 17:30-19:00
Non: Saguganbara. Durangoko azoka.

Izenematea: tabakalera.eu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu