Sanagustin Kulturgunea
Artikuluak
'Aho bizarrik gabe', sareko liburuan orain
Oro har bi hilean behin hontaz eta hartaz jende ezagun eta euskaldunarekin solasean aritzeko helburuarekin sortu genuen Aho bizarrik gabe zikloa, 2013an. Kalitateko eta prestigioko saioak euskaraz antolatzea Azpeitian, horixe zen asmoa. Hamabi lagun etorri ziren Sanagustin kulturgunera, euren gogoetak plazatzera: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte, Jose Maria Setien, Amets Arzallus,... Elkarrizketatuen hausnarketa esanguratsuak orain sareko liburu batean (PDF) bildu ditugu, saioak ahal den irakurgarrien eskainiz.
Gaizka Garitano (SD Eibar), "euskaldunen iraultza txiki" eske
Euskara, politika, selekzioa eta futbolari buruz naturaltasun osoz hitz egin du Gaizka Garitano Eibarrko entrenatzaileak, 'Aho bizarrik gabe'-n. Solasaldi zikloa hamabigarren saio harekin bukatu da. Udara baino lehenago sareko liburu bat argitaratuko dute antolatzaileek.
Aho bizarrik gabe, Gaizka Garitano from Erlo Telebista on Vimeo.
Edurne Brouard: “Korrikaren beharrik ez den egunean ere nik egin egingo nuke”
Jon Sarasua: "Hemengo ezkerra eskuina da"
Jesus Egiguren: "ETA bukatzea arazoa da estatuarentzat"
Xiberuko kultur haizeak Azpeitian, asteburuan
Amets Arzallus hizlariaren seiko motzekoa
Setienen zortzikoa
Ibarretxe, nostalgiarik gabe
Aho bizarrik gabe Juan Jose Ibarretxe from Erlo Telebista on Vimeo.