Jose Maria Setien Donostiako gotzain ohia Azpeitiko Sanagustin kulturguneko solasaldi batean aritu da, Xabier Euzkitzerekin. 'Aho bizarrik gabe' zikloaren bosgarren gonbidatua izan da. Hemen Setienen zortzi esaldi.
- "Gizakiek intimitatea behar dute. Benetako askatasuna izateko ez dago dena esan beharrik".
- "Ez al zara sekula maitemindu, Setien jauna?'", Xabier Euzkitzeren galdera. "Egia izango balitz ere ez nizuke esango".
- "Teologia aldetik, Elizak ez dauka arrazoirik emakumeak apaiz ez izateko".
- "Frantzisko I.ak ematen duen irudia benetako itxaropenarena dela uste dut".
- "Gotzain mediatikoa al nintzen? Horrekin ez dut sekula minutu bat ere galdu izan. Uste nuena egiten saiatu nintzen".
- "Interesa ez da sortzen batek esaten duenagatik, esaten duenak duen interesagatik baizik".
- "Denetariko gaiak izan nituen hizpide nire idatzietan, ez Euskal Herriko arazoak bakarrik. Erlijio gaiek ez zuten halako tirabirarik sortzen".
- "Zer espero du jendeak? Dirua, ondo pasatzea, maitasuna, askatasuna?".
Hurrengo orduetan, kronika eta saio osoa bideoan uztarria.com-en.
Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza dira Aho bizarrik gabe solasaldien antolatzaileak. Aurreko lau protagonistak hauek izan ziren: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi eta Maddalen Iriarte (
http://uztarria.com/aktualitatea/1380724490). Seigarren saioa, urte bukaeran.
Erantzun
Sartu