Teknologia albisteak
1

Amets Arzallus hizlariaren seiko motzekoa

Erabiltzailearen aurpegia
2014-01-07 : 23:44
Asteartean Amets Arzallus Euskal Herriko bertsolari txapeldun berria eta kazetaria izan dugu Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, ‘Aho bizarrik gabe’ solasaldi zikloan. 190 lagun bildu dira. Hemen Arzallusen seiko motzekoa.
 - "Kostatu egiten da txapela norbere buruan ikusten. Arraroa da. Ez naiz gehiegi ere ahalegintzen".

- "Hauteskundeetako intentziorik gabe zoriondu nautenek poztu naute gehien. Adibidez, lehengo batean Zarautzen kalean nindoala ume koskor batzuek ‘zorionak’ eman zizkidatenean”.

- (Euskara Ipar Euskal Herrian) "Doazenek daramaten hizkuntza eta datozenek dakartena erabat desberdina da. Haienak kantitate eta kalitate handia du. Datorrena oso pobrea da. Etorkizuna ereiteko kasik baratza bakarra ikastolak dira Iparraldean”.

- (Gatazkaz) “Sakoneko errekak dira garrantzitsuenak. Urgentziak indarra kentzen dio inportanteari. Geu izaten lan egin behar dugu, mapetatik haratago, mapak ere behar diren arren".

- “Mutil koskorretatik aski argi neukan kazetari izatea nahi nuela. Realaren golak kantatzea nuen amets txikitan, eta Kazetaritza ikasi nuen. Gero, elkarrizketak lortzeko buruhauste asko izan ditut, atea itxita dagoen gelara sartzeko; pazientzia asko eta malizia gehiago erabili behar dira”.

- "Lotsa ere ematen dit hainbeste jenderen aurrean edozertaz hitz egiteak. Nahiko zalantzatia naiz. Ahalegintzen naiz ahalik eta sintzeroen izaten, eta zorrotzen. Baina zenbait galdera bertsotan errazago erantzuten dira; bertsoak babestu egiten gaitu”.

(Bihar –asteazkena– kronika uztarria.com-en, eta aurki saio osoaren bideo grabazioa ere bai)

Azpeitiko Kultur Mahaia, Sanagustin kulturgunea, Uztarria Komunikazio Taldea, Erlo Telebista eta Urola Kostako Hitza dira ‘Aho bizarrik gabe’ solasaldien antolatzaileak. Seigarren gonbidatua izan da Amets Arzallus. Aurreko bostak: Martxelo Otamendi, Juan Jose Ibarretxe, Benito Lertxundi, Maddalen Iriarte eta Jose Maria Setien (hemen kronika denak).  Bi hilean behin-edo izaten dira saioak.

(argazkian, Estitxu Elduaien kazetaria eta Amets Arzallus gaur arratsaldean, Azpeitiko Sanagustinen)

Erantzunak

2014-01-09 : 11:54

Elkarrizketaren bideoa argitaratu dute. Erlo telebistak jarri du bere webgunean. Ordubete eskaseko luzera du, beraz, lasai ikustekoa :D

Aho bizarrik gabe Amets Arzallus from Erlo Telebista on Vimeo.

Erantzun

Sartu